Mañeruibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mañeruibar
Cirauqui.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 41′ 07″ N, 1° 54′ 52″ W / 42.6851897°N,1.9144156°W / 42.6851897; -1.9144156Koordenatuak: 42° 41′ 07″ N, 1° 54′ 52″ W / 42.6851897°N,1.9144156°W / 42.6851897; -1.9144156
Estatu burujabea Espainia
Estatu burujabe Espainia
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Nafarroako eskualdeen zerrendaLizarraldea

Mañeruibar Nafarroako erdialdeko ibarra da, Lizarrako merindadean kokatutakoa. Mugak: iparraldean, Etxauribar eta Gesalatz; ekialdean, Izarbeibar; hegoaldean, Iguzkitzaibarra; eta mendebaldean, Deierri eta Gesalatz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arga ibaia iparralde-hegoalde igarotzen da ibarraren hegoaldetik. Harana inguratzen duten gailur nagusiak Eskintza (735 m), San Kristobal (739 m), Uxixuri (806 m) eta Esparatz (1.019 m) dira.

Artazu, Zirauki, Girgillao eta Mañeruko udalerriak ageri dira Mañeruko haranean. 84,7 km2 da eta 1.098 biztanle ditu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza nagusia gaztelania da. Euskara XIX. mendean galdu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera nagusiak laborantza eta abere-hazkuntza dira. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mañeruibar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.