San Nikolas eta arrantzaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Nikolas eta arrantzaleak
Sarrerako tinpanoan dago erliebea.
Kokapena
Arkitektura

San Nikolas eta arrantzaleak Bilboko San Nikolas elizaren sarrera gaineko tinpanoan dagoen erliebea da. Egilea Josep Llimona i Bruguera eskultore katalana izan zen, 1897an. Llimona oso ezaguna izan zen modernismoaren barruan; hala ere, obra hau ezin dugu zehatz-mehatz mugimendu horretan kokatu, akademizismoan baizik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebea brontzez egina dago. Irudietan San Nikolas Barikoa ikusten da, apezpiku bezala eta arrantzaleez inguratuta. Gainean Bilboko armarria eta bi lehoi ikus daitezke.[1] San Nikolasen tradizioa Bilbon aspalditik dator, arrantzaleen munduarekin lotuta, alegia. Gaur egun San Anton eliza dagoen inguruan arrantzaleen auzoa zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]