San Patrizioren bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Patrizioren gurutzea: ondo zuriko gurutze gorria.

San Patrizioren bandera edota San Partzioren gurutzea ondo zuriko San Andres gurutze gorri batez osatutako bandera bat da. San Patrizioren omenezko bandera da, eta santu hau Irlandako santu zaindaria denez, Irlandako uhartea ordezkatzeko erabili izan den bandera da.

Halere, jatorriz 1983an sortutako San Patrizioren ordenari lotutako bandera ere bada, hau Jurgi II.a Erresuma Batukoak sortutako zaldun orden bat denez, irlandar errepublikarrek bandera hau "ingeles asmakizunetzat" jotzen dute. Usadioz, gaur egungo Irlandako Errepublikako bandera sortu aurretik, irlandar nazionalistek usadioz harpadun bandera berdea nahiago eta erabiliagoa izan dute.

1800ko Batasun Agiriaren bidez Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresumak bategin zutenean, Britainia Handiko Erresumako bandera eta Irlandako San Patrizioren banderak ere bategin, eta Britainia Handiko eta Irlandako bandera sortu zen. Arrazoi hau ere irlandar nazionalisten oso gustuko bandera ez izatearen atzean egon liteke.

Nahiz eta 1922an Irlandako Estatu Askeak independentzia lortu, Ipar Irlandako lurraldea Erresuma Batuaren barnean jarraitu zuenez, San Patrizioren banderaren gurutzea gaur egun ere Erresuma Batuko banderan jarraitzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]