San Pedro eliza (Galipentzu)

Koordenatuak: 42°31′N 1°25′W / 42.52°N 1.41°W / 42.52; -1.41
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGalipentzu
Koordenatuak42°31′N 1°25′W / 42.52°N 1.41°W / 42.52; -1.41
Map

San Pedro eliza Galipentzu udalerrian XIV. mendeko kristiau eliza bat da, gotiko estiloan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina XIV. mendean eraiki eta XVII. mendean handitu zen. Dirudienez San Salbatore elizaren garai beretxuan eraiki zuten, biek ere aldi bereko portadak dituzte. 1640an parrokia izendatu zuten, eta XVIII. mendean ia guztiz zaharberritua izan zen.

Eraikina lau zatitan banaturiko nabe bakarrak osatzen du, pentagono itxurako aurrealdearekin. Bataio kapera, Ebanjelioaren hormari atxikita dago, gurutzaduraren ondoko zatian. Sakristia, modernoa, aurrealdeari atxikita dago Epistolaren aldetik, eta ondoko kaperatik ailegatzen da bertara.

Barnealdean, 1629ko erretaula nabarmentzen da, hartatik Juan Berroetaren eskultura bakarrik gorde da, aldiz, Juan Huitzik egindako armazoia galdu egin da.

Elizaren Arrosarioko Ama Birjinaren taila bat, ustez Berroetak egina, eta XIV. mendeko zutik dagoen beste Ama Birjina baten tailak gordetzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]