San Pedro eliza (Mendigorria)

Koordenatuak: 42°37′44″N 1°50′05″W / 42.6287747°N 1.83459496°W / 42.6287747; -1.83459496
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaMendigorria
Koordenatuak42°37′44″N 1°50′05″W / 42.6287747°N 1.83459496°W / 42.6287747; -1.83459496
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri

San Pedro eliza Argako Erriberako Mendigorria udalerrian kokatutako XVI. mendeko kristiau eliza bat da. Gotiko-pizkundar estiloa ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan du jatorria, baina XVI. mendeko eraldaketetan dago egungo bere formaren muina. XVIII. mendean handitzeak izanzituen halaber, Antonio Oteizak zuzenduak. Eta XIX. mendean, azkenik, sakristia eraiki zen, tenpluaren buruari jarraiki[1].

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnealdean dituen erretaula nagusia nabarmentzen da; Bernabé Imberto Lizarrako eskultoreak egin zuen lan erromanista hau 1594 eta 1610 artean. Erretaula gehiago ere badira: San Joserena dago kaperan, rokokoa; gurutzean, Errosarioko Birjinaren erretaula bat, manierista, XVII. mende hasierakoa; aurreko harresian, Andre Maria Sortzez Garbiaren erretaula (1716koa jatorriz, baina eoklasikorantz aldatua gerora). Epistolaren aldean, Done Jakueren erretaula, 1716koa dena eta oso apaindua dagoena. Done Jakue Matamorosen eszena baten margolan bat dago teilatupean, Erriberriko merindadearen barruko garai barrokoari dagokionez, interesgarria. Kristo gurutzatuaren erretaulak, San Frantzisko Xabierrenak eta Andiongo baselizatik datorren erretaulak kaperak osatzen dituzte. Rokoko estiloko erakustoki batean Andiongo Andre Maria agertzen da, Erdi Aroko ikonografia daukana, XVIII. mendean aldatua izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SAN PEDRO ELIZA» Mendigorriko Udala 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]