San Roke kaleko 4. zenbakidun eraikina
San Roke kaleko 4. zenbakidun eraikina | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Araba eta Moreda Araba |
Koordenatuak | 42°31′27″N 2°24′31″W / 42.52412°N 2.40864°W42°31′27″N 2°24′31″W / 42.52412°N 2.40864°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
San Roke kaleko 4. zenbakidun eraikina (lehen 12. zenbakia) Moreda Arabako eraikina da.
1998ko irailaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntza San Roke kalea eta Vianarantzko errepidearen artean dago, bi kaleen artean dagoen sestra desberdintasunera egokituz. San Roke kaletik eta Vianarantzko errepidetik sarrera izan arren, sarrera nagusia San Roke kaletik du.
Laukizuzendun oineko tarteko etxe bat da, San Roke kalerantz behe solairuko altuerarekin eta Vianaranzko errepide aldera behe solairua eta bi gehiago. Fatxada nagusia, iparraldera ematen duena, bederatzi dobeladun eta klabean eskudetedun puntu erdiko arku batez antolatzen da; ezkerralderantz leiho edo bano batekin, arkuz landutako dintelaz eta sarreraren arkuaren gainean ganbarari dagokion leihotxo batez. Behealdeko kalera ematen duen fatxada dobeladun sarrera arku batez antolatzen da behe solairuan, goiko solairuetan aireztatze hutsunez eta bi balkoi-atez dagokien burdin landuzko balkoiarekin.
Fatxadak harlanduz eginak dira. Hegala egurrezko gapirioduna da, moduratutako eta landutako harrizko erlaizaren gainean egonik.
Deskribapena XVI. mendeko berpizkundeko eraikin bati dagokio, San Roke kalean mantentzen direnetatik zaharrenetako bat. Egurrezko barne egitura du, hau kontserbazio egoera onean egonik. Bi sestra desberdinen arteko kokapenak irtenbide tekniko eta tipologiko bereziak hartu beharra izan du ondoriotzat barneko lurraren kontrako gune batzuen erabilera zerbitzu, nekazal biltegi, lurperatutako upelategi, eta abarretara bideratuz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |