San Román de Moroso baseliza
San Román de Moroso baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Arenas de Iguña |
Koordenatuak | 43°13′11″N 4°03′19″W / 43.2197°N 4.05529°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Santanderko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | Birpopulaketaren artea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000858 |
San Román de Moroso baseliza Kantabriako Bostronizo (Arenas de Iguña) herrian dagoen X. mendeko baseliza mozarabiarra da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntza mozarabiar txiki hau X. mendean datatu da. Jatorriz, Goi Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen Morosoko monasteriaren eraikuntza bat zen. Baselizaren berrikuntza lanak aurrera eramaten ari ziren,garai bereko nekropoli]]a aurkitu zen; bertan harri xahalez eta sarkofagoetan egindako ehorzketak aurkitu ziren. Kanpandegia askoz beranduago egin zen, XVIII. mendean inguruan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baseliza nahiko kalitatezko materialekin egina dago eta erikuntza itxura noblea de. Harlanduak oso ondo jarrita daude. Hormek 60-70 zm. artean dute. Habearte eta abside laukizuzen bakarrekoa da eta ataria iparraldera begira dago kokatuta; azken hau ez da oso ohikoa, normalean hegoaldera begira egoten baitira. Ornikuntzaren ikuspuntutik deigarriak dira ikusten diren modilioi handiak hormak burutzen; modiloi horiek lau zein sei hostoen loreen eta esbastikeen errepresentazioak dira.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Campuzano Ruiz, E.: Catálogo monumental de Cantabria. II. Valles del Saja y Besaya. Santander 1991, 341-342 or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Turismo Prerrománico webguneko informazioa.