Svastika
Svastika (sanskritoz स्वास्तिक) besoak ezkerrera edo eskuinera ukondotuak dituen gurutzea da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zibilizazio zaharrek erabili dute historian zehar, Antzinako Grezian, Antzinako Erroman, hinduismo eta budismoaren kulturetan, besteak beste. Lehen erabilera Djowi aztarnategian aurkitu da, egungo Iranen. Djowi aztarnategian eta antzinako Susa hiriko estratu zaharretan aurkitu den kulturari izen hori eman diote arkeologoek eta V. milurtekoan datatu dute.[2] Susiana eskualdeko Djowi kulturan horretan, artzainak ziren, elamdarren aurrekoak. Duela 7.000 (K.a. 5.000 inguruan) urte inguru erabiltzen zuten svastika,[3] hamahiru zenbakia adierazteko.[4] Esvasstika zahar horietako bat Irango Khorashad probintziako Birjand hirian, Lakh Mazar horma "santuan".
Antzinako Greziako eraikinak svastikaz josita daude. Gammadion delakoa lau greziar Γ (gamma letra larria) elkar gurutzatuta ematen duen ikonoa da.

Erromatarrek zorte ona ematen zuela uste zuten[5], eta horregatik jokatzeko eraikinetan maiz aurkitu da. Gainera, giro militarrean oso ohikoa da eta askotan agertzen da mosaikoetan[6]. Adibidez, Estadako villan Atleta irabazlearen mosaikoan (Huesca) IV. mendearen amaierakoa edo V. mendearen hasierakoa, edo Palentzian dagoen La Olmeda villakoan.

Zeltiberiarren artean ere ezaguna zen: esate baterako, Zaragozako Herrera de los Navarros herriko Los Castellares zeltiberiar aztarnategian agertu zen zeramikaren dekorazioan. Ontzi horretan margoak daude azal osoan, irudi handiekin: aditu askoren esanetan, eguzki ikonografia da (gurutzea, svastikak...). Hala ere, baliteke sinbologia militarra izatea.
Zenbat erlijiotan, bereziki budismoan eta hinduismoan, bakearen, oparotasunaren eta zorte onaren sinbolo sakratua da. Horregatik, Asian arrunta da. Manji japoniar svastika mapetan ageri da, tenplu budistak adierazteko[7].
Denboran eta geografian hain zabalduta dagoenez, forma asko ditu: zer den svastika eta zer ez ebaztea ez da beti erraza.
1920 inguruan naziek ikurra bereganatu zutenez, egun gizartean orokorrean ideologia horri lotzen zaio.
Asian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, nazismoaren sinbolo bihurtu zenez, leku askotatik desagerrarazi zen, baina Asian oraindik oso ohikoa da. Hinduismoan, hainbat mezu adierazten ditu: eskuinera begiratuz gero, eguzkia da, eguneko beroa; ezkerretara begiratuz gero, gaua, ilargiaren hotza, Kali jainkosa, loto-lorea, errotazioa, eternitatea, karma eta gurpila.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bilkura falangista, Donostiako La Perlan, 1941ean.
-
Svastika budista, Japoniako tenplu batean.
-
Panamako amerindiar talde baten bandera.
-
Kanpai formako idolotxoa. K.a. VIII. mendeko Tebaseko hilobi batean aurkitua eta Louvre museoan ikusgai. Eskuineko besoan svastika margotuta du.
-
Kantharos. Svastika eta errosetak. Aldi geometriko berantiarreko zeramika atikoa, circa K.a. 760. Praga, Kinský Palace, NM-H10 1849.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «svastika», Euskaltzaindiaren Hiztegia (Euskaltzaindia).
- ↑ Dollfus, Geneviève. (1978). «Djaffarabad, Djowi, Bendebal : contribution à l'étude de la Susiane au Ve millénaire et au début du IVe millénaire» Paléorient 4 (1): 141–167. doi:. (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Weeks, Lloyd R.; Petrie, Cameron A.; Potts, Daniel T.. (2010). «Ubaid-Related-Related? The “Black-on-Buff” ceramic TradiTions of highland souThwesT iran» Beyond the Ubaid transformation and integration in the Late Prehistoric societies of the middle East (Oriental Institute of the University of Chicago): 260. ISBN 978-1-885923-66-0. PMC 646401242. (kontsulta data: 2023-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Sabes cuál es el auténtico origen de la esvástica?» www.larazon.es 2020-10-22 (kontsulta data: 2023-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) García Bueno, Carmen. (2017). «Una revisión del mosiaco dionisíaco de la villa romana del Albaladejo (Ciudad Rela)» Lucentum 34: 177-200..
- ↑ (Gaztelaniaz) Paz Peralta, Juan Á.. (2019). «Génesis de las colecciones de escultura y mosaicos romanos en el Museo de Zaragoza. Desde su origen hasta el catálogo de 1929» Museo de Zaragoza. Boletín (Zaragoza) 20.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La esvástica, los juegos olímpicos y la antigüedad» Museo de Zaragoza (kontsulta data: 2023-03-07).