Sandaili baseliza
| Sandaili baseliza | |
|---|---|
| euskal mitologia | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Oñati |
| Koordenatuak | 43°00′N 2°26′W / 43°N 2.44°W |
![]() | |
Sandaili baseliza edo San Elias baseliza Gipuzkoako Oñati udalerriko dagoen baseliza bat da. Araotz auzoko izen berdineko Sandaili leizean dago. Hain zuzen ere, Oñatitik Arantzazuko Santutegira doan errepidean Araotzeko bidea hartu eta Orkatzategi mendiko hormazulo batean dago, Araotzeko urtegiaren parean. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. Kobazuloan jatorri paganoa duen baseliza eta seroraren etxea zena dago.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzora iristeko, Oñatitik Arantzazurako errepidea hartu behar da eta eskuinera desbideratu, Arrikrutzeko haitzuloetako argibideei jarraituz. Berehala geratzen da ezkerrean kobazuloetarako sarrera, eskuinetik Araotz aldera jarraitzeko. Handik metro gutxira, amildegi ilunean sartuta, Jaturabeko urtegiko zubia gurutzatzen da, eta eskuinetara dago. Ermitarako bidearen hasieran espazio txiki batek aparkatzeko aukera ematen du. Leizea eta baseliza 230 metro ibili ondoren dago.[2]
Mitoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugari dira baselizarekin eta inguruko kobazuloekin lotutako kondaira zaharrak. Horrela, leku hau emakumeen emankortasunerako zeltiar erritualekin lotuta dago. Egungo eliza San Elias eskainita badago ere, ikerlari erlijioso baten ustez, Martin Mendizabal alegia, izena ez zegoen San Elias izenarekin lotuta, baizik eta Santa Ylia izenarekin, autorearen ustez ondoren kristautu zen Yvulia izeneko antzinako jainkosa batekin, baizik.[3] Gertu, Forua herrian, Yvulia idazkuna aurkitu izan da.
Parapsikologiaren ikuspuntutik berri asko aipatzen da, besteak beste, arima erratuen presentzia ugaria eta fenomeno ilunen gertaera.[4]
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baseliza leizearen barnean dago. 1980ko ekainean berriztu zuten, eta orduan egin ziren azken erromeriak. Ordura arte, urteroko zita zen bazkaria egitea Sandailin 1972. urtearen ingurura arte, baina ez San Eliasen egunean, baizik eta San Joan igaro eta hurrengo asteburuan, ekainean. Ukitu irreberente bat zuen jaiak, baimendua zegoen abadeez txarto berba egitea, abadea bertan zela ere[5].
Baseliza eta bertan aurki daitekeen ura, aska batek estalagmita itogin batzuetatik hartzen duena, fertilitate errito batzuekin dago lotura. Umeak izan aurretik, atzamar bat edo bi sartu behar direla (ume bat edo bi eskatzeko); edo ipurdia sartu behar dela askan… Baita haur jaioberriari osasuna opa izateko, umea osorik askan sartu behar ote den. Tradizio horien arrastoren bat bada XXI. mendean; haurren arropak uretan busti, eta baseliza barruan zein ateetan utzi dituztenak badira. Janari-eskaintzak ere egiten dira.[6]
Sandaili literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibon Martínen El ladrón de rostros eleberriaren hasieran multzoari buruzko informazio asko biltzen da. Bartzelona: Plaza &Janés, 2023.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argazkian multzo osoa ikus daitekeː baseliza, seroraren etxea, leizearen sarrera nagusia, e.a.
- Harpearen azpian, beste eraikin bat dago, Sandailiko etxea, baseliza baino beheraxeago. Seroraren etxea.
- Sarbideko eskailerak.
- Baselizaren ateetan haurren arropak eta janaria ikus daiteke.
- Ateko burdinetatik barrura bista.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.deia.eus/rutas-y-naturaleza/2023/04/21/sandaili-naturaleza-cuevas-tradiciones-celtas-6708991.html
- ↑ https://donosticity.org/sandaili-la-hora-del-miedo/
- ↑ "Sandaili, el-susurro-celta"
- ↑ https://www.cuatro.com/television/a-la-carta/20250413/cuarto-milenio-video-completo-programa-13abril_18_015308257.html
- ↑ Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-10-02).
- ↑ https://www.sandailivitoria.com/el-ritual-de-sandaili/
