Sandoval aintzira
| Sandoval aintzira | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | aintzira |
| Luzera | 3 km |
| Zabalera | 1 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 12°36′20″S 69°02′31″W / 12.6055°S 69.0419°W |
| Estatu burujabe | |
| Peruko eskualdea | Madre de Dios Department |
| Babestutako-eremua | Tambopata National Reserve (en) |
Sandoval aintzira (gaztelaniaz: Lago Sandoval) Peruko aintzira bat da, Madre de Dios departamenduko hiriburua den Puerto Maldonado hiritik gertu, Amazoniako oihanean. Aintzirak hiru kilometroko luzera eta kilometro bateko zabalera du.[1]
Flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barietate handia erakusten du: orkideak, platanotxoak (loro-mokoa), ungurahuiak, lupunak, kaobak. Aintziraren inguruan 30 metroko altuera har dezakete palmondoak daude.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faunaren santutegia da (igaraba erraldoia edo ibai-otsoa, kaiman beltz, guakamaio eta loro espezie batzuk, martin arrantzalea, dortokak, tximinoak, lertxunak eta kurriloak, besteak beste). Biodibertsitatearen erreserba da non 1.000 hegazti-espezie baino gehiago ikus daitezkeen.[2]
Babesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tambopata erreserba nazionalaren barruan babestuta dago. Sandoval Lakua masifikatu gabeko helburu turistikoa da. Eremu babestua izanik, araututako jarduerak ditu. Frankfurteko Zoologia Elkarteak kudeatzen duen behaketa-dorre bat dago, erreserbako bisitarientzat doan irekia.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Palmodoak aintziraren inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Sandoval aintzira Sandoval de la Reina webgunean.
