Sangay Tenzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sangay Tenzin
Bizitza
JaiotzaBhutan2003ko irailaren 7a (18 urte)
Herrialdea Bhutan
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Facebook: Sangayte Instagram: sangay_stee Edit the value on Wikidata

Sangay Tenzin (2003ko irailaren 7a) Bhutango igerilaria da, eta estilo libreko esprint lasterketak ditu espezialitate. Tokioko Olinpiar Jokoetan (2020), Tenzinek, Karma emakume arkulariarekin batera, bere herrialdeko bandera zeramala desfilatu zuen inaugurazio ekitaldian.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FINA garapen programari esker hasi zen igerian Tenzin; horri esker, herrialde azpigaratuetako talentu handiko igerilari gazteek igeriketa trebetasunak hobetu ditzakete mundu osoko FINA garapen kanpamentuetan trebatuz. Tenzin, Landup bere herrikidearekin batera, 2019ko apirilean hasi zen Phuketeko (Thailandia) kanpamentu batean igeri-entrenamenduak egiten, eta hiru hilabete geroago, gonbidapen berezi bati esker, bi igerilariek munduko txapelketa batean aritu ziren lehen aldiz. Gainera, Bhutanek nazioarteko igeriketa lehiaketan esku hartzen zuen lehen aldia izan zen.[1] Tenzin bi diziplinatan lehiatu zen 2019ko Munduko Txapelketan, Gwangju-n (Hego Korea). Lehenik, 100 estilo librean, azken postua erdietsi zuen sailkapenetan, 120.a, hain zuzen; ondoren, 50 estilo librean, 130 igerilarirekin lehian, 125. postua lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]