Sanjurjada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sanjurjo eta beste ofizial batzuk erruztatuen aulkian

Sanjurjada 1932ko abuztuaren 10ean José Sanjurjo eta beste militar batzuek antolatu zuten estatu kolpea da.[1]

Espainiako Bigarren Errepublikaren garai horretan ezkerra zegoen agintean. Eskuineko indarrek Manuel Azañaren gobernuaren erreformen kontra jotzen zuten eta, kasu batzuetan, Errepublika beraren aurka ere bai. 1932an eman zuten lehen abisua, Sanjurjada izenekoa. Sanjurjo jenerala Sevillan matxinatu zen armada eta nekazaritza erreformen aurka; baita estatutu katalanaren kontra ere, Espainiaren batasunari kalte egiten ziola-eta.

Hasiera batean, Sanjurjadak arrakasta lortu zuen Sevillan, baina porrota izan zuen Madrilen eta Huelvan atxilotu zituzten bera eta bere semea, Portugalerantz ihes egiten saiatzen ziren bitartean.

Gobernuak heriotza zigorra ezarri zion Sanjurjori, baina zigor hori baliogabetu eta espetxe zigorra eman zioten azkenik.

1933ko azaroan eskuinak irabazi zituen hauteskundeak eta, Alejandro Lerrouxen gobernuak amnistia eman zion, Errepublikako lehendakaria zen Niceto Alcalá-Zamorak Sanjurjo armadara ez itzultzeko baldintza txertatzea lortu bazuen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]