Sans-serif
Itxura
|
Sans-serif letrak |
|
Serif letrak |
|
Serif letrak (serifak gorriz) |
Sans-serif deitzen zaie ertzetan serif izeneko apaindurak ez dauzkaten letra-tipoei. Nazioarteko terminoa da eta euskaraz letra-tipo kamutsa ere esaten zaio.
Lerro-buruetarako erabili ohi dira. Normalean, ez dira paperean argitaratzen diren testu luzeetan erabiltzen, itxuraz irakurgarritasun txikiagoa dutelako. Ordenagailuen pantailan, berriz, hobeto ikusten omen dira.
Serif ala sans-serif, bietan irakurtzeko errazena zein den ebazteko ikerketak egin dira: auzia oraindik ere erabakitzeko dago.[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Which Are More Legible: Serif or Sans Serif Typefaces?. (kontsulta data: 30 April 2012).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |


