Letra-tipo

Tipografian, letra-tipoa idatzizko testu bat sortzeko erabiltzen den glifoen sorta da.
Informatikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testu prozesadoreetan erabilitako letra mota ezberdinak letra iturriak edo iturriak soilik[1] izena dute. Apple Computerrek garatutako True type iturriak dira egun mota erabilienak. True type iturri horiei esker, edozein letra mota handitu edo txikitu daiteke, eta inprimagailuan zein monitorean era egokian aurkeztu.
Apple Computerrek TrueTypeFont formatua asmatu bazuen ere, gaur egun Windows-en ere erabiltzen da.
Letra-tipoak deskribatzeko izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baliabide informatikoez erabiltzen diren letra-tipo guztietan letra larriak eta letra xeheak egoten dira. Gainera, testu prozesadoreetan letra lodia eta letra etzana aukeran egoten dira.
Ortotipografia[2] estilo-liburuetan[3] bila ditzakegu letra-tipoak aukeratzeko aholkuak eta letra larriak noiz erabili modu egokian.
Badaude letra-tipo zorrotzak (serifa duntenak, Serif) eta letra-tipo kamutsak (serifagabeak, Sans-serif). Ortotipografia estilo-liburu batzuk testuaren gorputza letra zorrotzarekin idazteko gomendatzen dute eta letra tipo kamutsa izenburuetan. Ez da aholkatzen testu berean letra-tipo asko nahastea.

Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateak EHU letra-tipo serif eta sans-serif argitaratu ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Melero, Ekain Arostegi. (2022-06-17). «Tipografien psikologia» TaPuntu (kontsulta data: 2025-01-29).
- ↑ «ortotipografia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-05-01).
- ↑ Zubimendi, Joxe Ramon. (2004). Ortotipografía : ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2127-5. PMC 733689949. (kontsulta data: 2023-05-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Wikipedia:Typography.
![]() |
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |