Santa Kruz baseliza (Elkano)
Santa Kruz baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°16′N 2°13′W / 43.27°N 2.21°W |
Arkitektura | |
Santa Kruz baseliza Gipuzkoako Zarautz udalerriko Elkano auzoan dagoen baseliza da, Aiako lursailen mugetan, Meagatik Elkanora doan errepidearen bihurgune batean eskuinera eta Zarauzko herrigunetik oso urruti dago. XVI. mendeko eraikina da.
Baselizaren ezkerretara eta errepidea albo batera lagaz, Indamendira doan bidezidorra hasten da, marka zuri-gorri batzuz adierazita dago.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oin angeluzuzeneko baseliza da. Bi isurkiko estalkia eta kanpandorre txiki bat ditu. Fatxada erronboide-formako egurrezko balaustre sareta batez osatuta dago (barandek eskubandekin osatzen dituzten zutabe txikiak), eta tailatutako jabaloietan eutsitako hegal handi batek babesten du (pieza bertikal baten eta beste horizontal baten artean muntatutako pieza). Bi burdin hesien artean dagoen elizpeak edo arkupeak barrurantz irekitzen den atal bat du ezkerraldean. Ermitak estalpea ematen dio gonekin estalitako Kristo Santuari.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
Barnealdea.
-
Aurrealdea.