Indamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Indamendi
Indamendi, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 462 m
Prominentzia 112 m
Geografia
Herria Euskal Herria
Mendikatea Hernioko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Zarautz, eta Elkano eta Urdaneta auzoetatik
Luberri Luberri

Indamendi edota Indamendikogaina Hernioko mendilerroan dagoen tontorra da, Gipuzkoako erdialdean. Urola Kosta eskualdean dago, Zarauzko Elkano auzoaren alboan. Bere gailurrean hormigoizko gurutze handi bat dago eta bertatik Zumaiatik Zarautzera doan kostaldearen ikuspegi bikainaz goza daiteke, gainera gailurrean Aia, Zestoa eta Aizarnazabal udalerrietako lursailek bat egiten dute.

Itsas mailatik 462 metroko garaieran dago eta gailurrak 112 metroko malda du. Indamendi eta alboko Txatxarromendi edo Illarratxo (452 m.) artean Aierdimuxu edo Hirumugarrieta (363 m.) mendilepoa dago.

Igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntuak Zarautz udalerria eta Elkano eta Urdaneta auzoak dira.

Zarauztik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautz Indamendiko gailurretik ikusita. 2014ko azaroaren 10a.

Zarauzko herrigunetik autobidearen azpiko tunela iraganez hilerrira doan bidea hartu behar da. Bertan (15 metro), Arbestain baserria (140 metro) eta San Blas baselizara (170 metro) doan asfaltatutako bidean goruntz joan beharra dago, eta Meagatik (120 metro) Elkanora (265 metro) doan errepidean aterako gara. Errepide honetan zenbait metro goruntz egin ondoren Santa Kruz baseliraren (260 metro) parera iritsiko gara. Baseliza dagoen lekuan errepidea laga eta eskuinean marra zuri-gorriz adierazitako bidezidor bati jarraituko diogu, bidezidor honi jarraiki eta malda bat igo ondoren gailurreko gurutze handiaren oinetara iritsiko gara. Igoera honen bete aldaera bat Lertxundi baserritik (155 metro) doana da, Elkano auzora (260 metro) atera eta hemendik ohiko gailurrerako bidezidorra hartuz.

Elkanotik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkanotik (260 metro) Meagara (120 metro) doan errepidea 300 metroz jarraitu eta ezkerretara traktore bie bat hartu behar da. Mendilepo txiki (301 metro) batera iritsi eta bertan gailurrera (462 metro) hurbilduz goazen heinean bidezidor bilakatzen den bide bat hartu behar da. Gaur egungo kartografiaren arabera, tontorraren gunerik garaiena gurutzea, mugarria eta buzoia dauden gunea da, eta ez hegoalderago dagoen gunea (458 metro).

Indamendiko gailurraren ikuspegi panoramikoa. 2014ko azaroaren 10a.

Urdanetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdanetan (360 metro), sarrerako errepidean dagoeen Indagarate mendilepotik (370 metro) abiatu behar da. Agiñeta baserrira (310 meetro) doan hormigoizko bidea haru eta eskuineko bidea hartuz Aierdimuxu mendilepora (363 metro) igotzen da, honela Txatxarromendi (452 metro) hegoaldetik inguratzea lortzen da, azken mendi hau ere igo eta mendilepo honetara jeitsi liteke. Orain Indamendiko (460 metro) gailurrera doan bidezidorra jarraitzea besterik ez dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indamendi