Santa Maria Magdalena eliza (Plentzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Maria Magdalena eliza
20060623-Plentzia Iglesia.jpg
Fatxada nagusia
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 24′ 18″ N, 2° 56′ 51″ W / 43.40503611°N,2.94738333°W / 43.40503611; -2.94738333Koordenatuak: 43° 24′ 18″ N, 2° 56′ 51″ W / 43.40503611°N,2.94738333°W / 43.40503611; -2.94738333
Arkitektura

Santa Maria Magdalena Plentziako izen bereko auzoan dagoen eliza da.

1995eko urriaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziako Maria Magdalena Donearen Eliza, eraikin trinko bat da, sendotasun handikoa eta bere kanpandorreak areagotu egiten du sendotasun hori eta dorre horrek, bere erlijio xedeari, gotorlekuarena ere ematen dio, itsasadar eta portuaren begirale bezala.

Elizaren gorputza hiru nabez osaturik dago, erdikoa, alboetakoak baino zabalagoa da. Bururantz zuzena da eta oinean zurezko korua dauka eta bere artesanatuan Vicente Larrea eskultore bilbotarraren ereduak gauzatzen dira. Estalkia faszikulatutako bere pilare oktogonalen gainean dago, pilarearen aldeak ahurrak direla eta mailak dituen oinarri zilindrikoa duela. Kapitelak poligonalak dira, erregistro bikoitzekoak eta apaingarriz, moldurak, zirkuluak eta zerra-hortzak aurkezten ditu. Eraikin hori, harriz eta zurez aparejatua dago. Harria, fabrikako zati handi batean, harlandua da eta, harri horrek, eraikinaren forma puru eta apaindurarik gabekoarekin batera, gotortutako arkitekturarena den itxura berezia ematen dio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa