Santanderreko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santanderreko armarria. Espainia.

Santanderreko armarriak, 1248an, Ramon de Bonifaz y Camargoren agindupean zeuden marinel kantabriarrek Sevilla birkonkistatu zutenekoa irudikatzen du. Bertan, Sevillako Urrearen Dorrea agertzen da, baita Ramon de Bonifaz eta bere marinelek, 1248ko martxoak 3an, Sevilla Trianarekin lotzen zuten kateak hautsi zituzten itsasontzia ere.

Santanderreko patroiak diren San Emeterio eta San Zeledonioren aurpegiak ere ikus daitezke, musulmanek Calahorran burua moztu zizkieten santu martiriak. Elezaharraren arabera, euren buruak Ebrotik garraiatu ziren harrizko txalupa batean, erlikiak, musulmanen aurrera egitetik babesteko, eta, azkenik, Horadada uhartea zeharkatu zuten, Santanderreko badian.

1982ko urtarrilak 11n, Kantabriako Autonomia Estatutua indarrean sartu zenean, Santanderreko armarriko ikurrak, Kantabriako armarri berriaren zati bezala hartu ziren, Estatutuko Aurreko Tituluan azaltzen den bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]