Santurtziarrak herri plataforma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Santurtziarrak Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Santurtzin sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 2.034 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %7,44.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]