Santxo Panza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santxo Panza
1879, El ingenioso hidalgo D. Quijote de la Mancha, Sancho Panza, Mestres (cropped).jpg
Argitalpena
SortzaileaMiguel de Cervantes
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jarduerasquire (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Panza (en) Itzuli

Santxo Panza On Kixote Mantxakoa liburuko pertsonaia da, On Kixote da zaldun nagusia eta Santxo bere morroia.[1] Miguel de Cervantes espainiar idazle ospetsuaren idazlan nagusia da. Bi zatitan argitaratu zen, lehenbizikoa 1605ean eta bigarrena 1615ean. Aditu askoren arabera, historiako eleberririk onenetako bat da[2]. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara[3]; halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.

Liburuko lehen zatian Santxo ez da azaltzen, hor ez da azaltzen nagusiaren eta morroiaren arteko elkarrizketarik. Baina bi protagonisten hizketaldiek liburuko kapitulu osoak betetzen dituzte gero eta, maiz, ezer gertatu gabe, buru argitasunaren, umore onaren eta zorroztasunaren agergarri dira. Haien ahoetatik ateratzen diren ameskeriek eta iritziek bestelako deskribapen prozeduren ordezko bikainak dira.

Hitz egiteko moduak bakantzen ditu pertsonaia nagusiak: zein eta nolako pertsona den, argota, erudizio hanpatua, hizketa jasoa, herrikoia... darabil. Pertsonaiak dira eleberriaren aberastasunik handienetako bat. Badira guztiz asmatuak eta bere garaiko tipoak direnak, Santxo Panza, adibidez; badira literaturatik hartuak eta errealitatetik hartuak; Cervantes bera agertzen da lehen partean, eta liburua bigarrenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. La mejor novela de la historia. in: El País, 2002-05-08. elpais.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-04).
  3. García Argüello, Xabier. On Kixote euskalduna. in: El País, 2005-01-10. elpais.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-04).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]