Ez dok ero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez dok ero
Jatorria
Argitaratze-data2020
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
OinarrituaOn Kixote Mantxakoa
Santxo Panza
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jokin Oregi
Gidoigilea(k)Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaTartean teatroa
Basauriko Social Antzokia.

Bestelako lanak
MusikagileaAdrian Garcia de los Ojos

Ez dok ero Patxo Telleriak idatzitako antzerki-obra da. Tartean teatroa konpainiak 2020an produzitu zuen Patxo Telleria bera eta Mikel Martinez aktoreekin, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.[1] Hasieran eroetxean daude antzezle biak beren "porrot" profesionalaren ondorioz, baina gero antzerki munduko On Kixote (Mikelote) eta Santxo Panza (Pantxo) bihurtuko dira eta Kixoteren antzera euskal kulturako hainbat toki eta egoeratatik igaroko dira, elementu eta ikur horiek kolokan jarriz.[2]

2013ko Lingua Nabajorum obran edo 2017ko Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa obran bezala hizkuntz jolas biziak etengabe azaltzen dira obran. Hala ere, 2020ko antzezlan honetan euskara ez da gai nagusia, jauzi bat egin dute euskal kultura eta euskal antzerkia jorratzeko.[2]

EZ DOK ERO antzezlana, (Mikel Martinez eta Patxo Telleria, 2020)

Mikelek eta Patxok obra honetan euren buruaz barre egiten dute, ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Sarritan antzerki-kritikariek esan dute erabiltzen duten komedia-estilo hori infantila, hutsala eta azalekoa dela, eta iritzi hori integratu dute antzezlan honetan. Alde horretatik, nahiko krudelak dira Patxo eta Mikel euren buruarekin. Autofikzioa hor dago denbora guztian, terapia moduan erabilita ere.[2]

.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da, bere bizitasun komikoa agortu delako. Pantxok ondo hartu du erretiroa, antzokietatik kanpoko bizimodu lasai eta normalizatuan eroso bizi da. Baina Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren magia sakon barneratuta du. Eroetxe batean daude, Pantxok laguntza eskatzen dio publikoari Mikelote sendatzeko. Egun batean Mikelotek, ideia berriak hartuta herriz herri antzeztera joan nahi izango du,“antzerkilari andante” moduan, eta Pantxoren bila joango da, "Antzerkia erabat eraberrituko dute". "Antzerki sakon eta konprometitua egingo dute". Horrela ibilbide fantastiko bat hasiko da, hamaika pasadizo ero biziz, Euskal Herrian kulturarekin zerikusia duten hainbat toki eta egoeratatik igaroko dira (Donostiako danborrada, Zuberoa, Durangoko Azoka, Arantzazu...), eta, elementu eta ikur horiek kolokan jarriz, horien inguruan ere barre egingo dira. On Mikeloteren imajinazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdo etengabe eta azkar batek, Mikel eta Patxoren ibilbideko osagai autobiografiko askorekin, ironiaz eta hitz jokoz beteko dute ibilbidea. Obrak ikuspegi txoroa, ikonoklasta eta autokritiko ematen du euskal kulturari buruz, euskal antzerkigintzaz eta Ez Dok Hiru Bikoteatroaz.[3]

Hizkuntz jolasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hizkuntz jolas azaltzen dira obran. Aipagarria da Txanogorritxo ipuinaren hiru bertsio zelebre desberdin kontatzen dutela. Lehengoan hitz gehienak toki izenak dira (Txagorritxu, Otsondo, Amona Altza da Sopuerta ireki...), bigarrenean hitz guztiak deiturak dira (Otsotorena, Goikoetxea...) eta hirugarren bertsioaren bokal guztiak 'a' letrak dira (amama, gazta-tarta, txaka... sar nazala kalabazan). Azken honetan 'tranpatxo' bat egin behar dute, baina oso ondo motibatzen dute keinuekin: 'otso' esateko modurik ez dutenez ipuineko 'otsoa' 'hartza' bihurtzen da. Hitz jokoak dibertigarriak dira eta ulergarri izan daitezen egiten duten interpretazioa zirraragarria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzokia, Teatro Arriaga. «Ez dok ero» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  2. a b c Enzunza Mallona, Olatz. (2021-04-08). ««Zilegi da norberaz astakeriak esatea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  3. tartean.eus. EZ DOK ERO • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]