Sara Rietti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Rietti
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSara Bartfeld
JaiotzaBuenos Aires1930eko abenduaren 3a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2017ko maiatzaren 28a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ikertzailea
Jasotako sariak

Sara Bartfeld de Rietti, ezagunagoa Sara Rietti izenez (Buenos Aires, Argentina, 1930eko abenduaren 3a - ibídem, 2017ko maiatzaren 28a) Argentinako ikertzailea eta lehen emakume kimikari nuklearra izan zen.[1]

Ikertzaile aritu zen Argentinako zenbait unibertsitatetan eta estatu-erakundeetan, eta Manuel Sadoskyren agindupean jardun zuen Nazioaren Zientzia eta Teknologia Idazkaritzan, Raúl Alfonsínen gobernuan. Gainera, Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultateko Zuzendaritza Kontseiluko kide izan zen, eta hantxe egon zen segurtasun-indarrak zoritxarreko Noche de los bastones largos gauean sartu ziren egunean.[2]

Kritikariek Argentinako goi-mailako ikasketa-etxeen urrezko ikurtzat hartzen dute, eta bere lagunek lan nekaezina nabarmendu zuten.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Ukrainako ondorengoa zen, eta ama poloniarra. Aitak matematikentzako erraztasuna zuela ikusi zuenean, zientzia zehatzetara bultzatu zuen.[4] Sara Riettik filosofia, historia edo zientzia politikoak gustuko zituen arren, aitaren aholkuari jarraitu zion, ordurako kimikari graduatutako lehengusina bat baitzuen, eta, azkenean, espezialitate hori aukeratu zuen prestatzeko.[5]

Borano molekularen eredua.

Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, 1948an hasi zen kimika ikasten, eta 1954an lizentziatu zen, nahiz eta 1953. urtean Energia Atomikoaren Batzorde Nazionalean amaitu, Zientzia Zehatzetako Fakultatea hartuta zegoen eta. Hori zela eta, bere herrialdeko lehen kimikari nuklearra izan zen. Bere tesi-lana Estudio de la reacción entre tetracloruro de diboro y diborano/ Diborano eta diboro tetrakloruroaren erreakzioaren azterketa izan zen, eta berak "borano" izena eman zien industria aeroespazialean erabiltzen diren boro hidruro izeneko konposatu kimikoei.[6][7] Material horiek ezin dute ez airerik ez hezetasunik jaso, hotzak egon behar dute beti, eta horrek bere konposatuak zaintzera behartzen zuen, asteburuetan ere bere seme-alabekin batera joaten zen laborategira. Azkenik, 1963an doktoretza lortu zuen espezialitate horretan.

Ikertzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Aireseko Unibertsitateko Kimika Ez-organikoko eta Fisikokimikako sailean aritu zen ikertzaile 1955tik 1956ra. Gainera, Latinoamerikako Zentro Editorean lan egin zuen Bilduma Zientifikoaren zuzendari gisa 196tik 1969ra, eta argitaletxe horren direktorioan parte hartu zuen 1972 eta 1992 artean.[8][1]

Noche de los Bastones Largos delakoan parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UBAko Zientzia Zehatzen Fakultatea 1960ko hamarkadan.

Rietti Zientzia Zehatzetako Fakultateko zuzendaritza-kontseiluan zegoen, beste berrehun lagunekin batera, Juan Carlos Onganía presidentearen aginduz polizia sartu zenean. Rolando García dekanoa jo zuten poliziari hauxe esanda aurre egiteagatik: "Zelan ausartzen da bidegabekeria hau egitera? Oraindik ikasketa-etxe honetako dekanoa naiz". Guztira, unibertsitateko funtzionarioak bi kolpe jaso zituen, biak poliziaren bastoi batekin eginak. Lehenengo bastoikadaren ondoren, dekanoak esaldia errepikatu eta beste kolpe bat hartu zuen. Sarak eta gero haren senarra izan zen Víctor Riettik, polizia-etxeak arakatu zituzten hainbat orduz, beste laurehun lagunekin batera atxilotuta zeuden lagunak askatzeko. 400 bat lagun atxilotu zituzten gau horretan.[2]

Zoritxarreko ekintza horren ondoren, lankideak atzerrian erbesteratu ziren arren, Sara Riettik, herrialdean geratzea erabaki zuen. Seme-alabengatik, bakarrik zegoen amarengatik eta senarrak zuen fabrikagatik egin zuen hori. Gainera, etxebizitzaren livinga bunker bihurtu zen, non erbesteratzen ziren zientzialarien kanporako bidaiak antolatzen ziren. Senarrarekin batera, harremanak ezarri zituzten kanpoko lankideekin, asiloa eman ziezaieten. Batez ere Txile, Brasil eta Venezuelara[9] alde egin zuten.[2]

Demokrazia berriz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973tik 1975era bitartean, Industria Teknologiaren Institutu Nazionalaren koordinazio-zuzendaria izan zen. Egun batean, 1975ean, erakunde horretako laborategian zebilela, ez zen konturatu gizon bat zuela ondoan, haren arma bere mahai gainean ikusi arte. Gizonak ohartarazpen gisa esan zion: "Doktorea, onena alde egitea izango duzu". Garai hartan Isabel Martínez de Perónek gobernatzen zuen eta 1966ko kolpetik zientzialarien atzetik zebilen.[4] Une horretan erabaki zuen hobe zela beste leku batzuetatik borrokatzen jarraitzea eta ezer esan barik, alde egin zuen.

Gainera, César Milstein biokimikari argentinarra herrialdera itzultzeko gestioaren arduradunetako bat izan zen.1983ko amaieran, Argentinan demokrazia itzuli zenean, herrialdea sendotzen laguntzeko eskatu zion. Cambridgen bizi zen zientzialariak gonbita onartu zuen eta urtero, apirilero, jaioterrira joaten hasi zen.[2]

Raul Alfonsínen gobernuan Manuel Sadosky Zientzia eta Teknologiako idazkaria izan zenean, kabineteko buru izendatu zuen Sara Rietti. 1994az geroztik eta hil arte, Sara Rietti UBAko “Zientziaren eta teknologiaren politika eta kudeaketa” maisutzako koordinatzaile akademikoa, eta erakunde horretako errektoretzaren irakasle aholkularia izan zen.[10] Oscar Varsavskyren pentsamendu-lerroaren inguruko irakaskuntza-, kudeaketa- eta ikerketa-esparru guztietan ere parte hartu zuen, zientzia, teknologia eta gizarterako politiken arloan. Zientzia Ikasketen Zentroa sortu zuen Gregorio Klimovskyrekin eta José Babinirekin.[11] Argentinako Genero, Zientzia eta Teknologia Sareko (RAGCyT) kidea izan zen.[12]

2011n, Rosarioko Unibertsitate Nazionalak Honoris Causa Doktoretza eman zion bere ibilbide zabalarengatik.[13] Dario Maioranak, erakundeko errektoreak eta María Alejandra Lapaima kontseilari akademikoak eman zioten. Bi agintariek beren diskurtsoetan nabarmendu zuten aintzatespena irakaskuntzan egindako ekarpenarengatik, politika zientifiko eta teknologikoan izandako parte-hartzeagatik eta beren jardueretan kudeaketan eta konpromisoan egindako ekarpenengatik zela.[12][13]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasgaia ikasten ari zela ezagutu zuen Víctor Rietti, baina ez zuen berarekin maitasun-harremanik izan nahi, gazteegia zelako eta ikasketa-etxean baino ez zuten elkar ikusten. Behin eta berriro saiatu ondoren, ezkondu egin ziren. Bikoteak hirurogei urte iraun zuen eta 2016ra arte Las Heras etorbidean bizi izan zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.[9][14][2]

Iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Hurtado San Martingo Unibertsitateko ikerketa-idazkariak 2004an ezagutu zuen, Riettik gizarte-historiako irakasle izateko deitu zionean, UBAn Zientzia eta Teknologiaren Politika eta Kudeaketako maisutza koordinatzeko lanaren zati gisa. Handik aurrera, hainbat proiektu abiarazi zituzten elkarrekin. Hurtadok Riettiren lanerako gaitasuna eta konpromisoa nabarmendu zituen[3]

Bestalde, Alejandra Ciriza CONICETeko doktore eta ikertzaileak esan zuen Argentinako unibertsitatearen urrezko aroa enblematizatzen zuela, eta, gainera, zientzia- eta teknika-sistemaren akats hautemanezinak ikusteko buru-argitasun politiko eta teorikoa izan zuela. Zientzia ez ezik, Hirugarren Munduan zientzia nola egin ere bazekiela.[15][16]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010eko urriaren 21etik Genero Ikasketen Unibertsitate Nazionalaren areto nagusiak bere izena du. Rietti omentzeaz gain, Argentinako gainerako emakumezko zientzialariei ere ematen die izena.[17][18]
  • 2011n, Rosarioko Unibertsitate Nazionalak Honoris Causa Doktoretza eman zion bere ibilbide zabalarengatik.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «El CONICET despide a la Dra. Sara Rietti» www.conicet.gov.ar 31 de mayo de 2017.
  2. a b c d e Di Marco, Laura. (11 de septiembre de 2010). «Una mente brillante: la primera química nuclear argentina» LaNacion.com (Diario La Nación).
  3. a b Alcaraz, pag.6
  4. a b Alcaraz, pag. 4
  5. Alcaraz, pag.5
  6. Bartfeld de Rietti, Sara. (1963). Estudio de la reacción entre tetracloruro de diboro y diborano. Universidad de Buenos Aires. Facultad de Ciencias Exactas y Naturales.
  7. Alcaraz, pag. 5
  8. «En memoria de Sara Rietti» www.ragcyt.org.ar 6 de junio de 2017.
  9. a b Alcaraz, pag.9
  10. Rietti, Sara. (28 de junio de 2008). «El lobo, las gallinas y la ciencia» www.pagina12.com.ar.
  11. Pérez Benavente, Rocío. (2018-12-27). «Sara Rietti: de la química nuclear al activismo de la ciencia política» Mujeres con ciencia.
  12. a b Sara Rietti: protagonista de tiempos fundacionales de la ciencia local. Diario La Nación 31 de mayo de 2017.
  13. a b c Entrega de Honoris Causa a Sara Rietti. Universidad Nacional de Rosario 7 de noviembre de 2011.
  14. Silvia Chauvin. Sara Rietti: La Primera Química Nuclear Argentina. Mujeresdeempresa.
  15. Alcaraz, pag.7
  16. Sara Rietti: protagonista de tiempos fundacionales de la ciencia local. Diario La Nación 31 de mayo de 2017.
  17. Alcaraz, pag. 12
  18. El Instituto de Género recuerda a Sara Bartfeld. 2 de junio de 2017.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • María Florencia Alcaraz. Ministerio de Cultura de Argentina, ed. Sara Rietti, otra ciencia es posible.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]