Raúl Alfonsín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Raúl Alfonsín
Argentina.RaulAlfonsin.01.jpg
Argentinako diputatua

1973ko maiatzak 25 - 1976ko martxoak 24
Barrutia: Buenos Airesko probintzia
Argentinako presidentea

1983ko abenduak 10 - 1989ko uztailak 8
Reynaldo Benito Bignone - Carlos Menem
Argentinako senataria

2001eko abenduak 12 - 2002ko uztailak 3
Barrutia: Buenos Airesko probintzia
Bizitza
Jaiotza Chascomús1927ko martxoaren 12a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires2009ko martxoaren 31 (82 urte)
Hobiratze lekua La Recoleta hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Maria Lorenza Barrenetxe
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Buenos Airesko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea abokatua eta politikaria
Lantokia(k) Buenos Aires
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Radical Civic Union
IMDb nm1866081
Alfonsin firma.svg

Raúl Ricardo Alfonsín (Chascomús, Buenos Airesko probintzia, 1927ko martxoaren 12aBuenos Aires, 2009ko martxoaren 31[1]) argentinar abokatu, estatuburu eta giza eskubideen bultzatzailea izan zen. Argentinako presidente konstituzionala izan zen 1983tik 1989ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949ko otsailaren 4an Maria Lorenza Barrenetxe euskaldunen ondorengoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen.

1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen, herritarren %51,7ko babesarekin; peronistek, berriz, %45koa izan zuten.

Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta CONADEP, Desagertutakoen Batzorde Nazionala, sortu zuen. Hala ere, militarren presioek Puntu eta Amaierako Legea eta Zor den Obedientziaren Legea indarrean jartzera begartu zuten; horiei esker, diktadura garaian gehiegikeriak egiteaz akusatutako ehunka militar zigorgabe gelditu ziren[1].

Horrezaz gainera, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zituen. José Sarney presidente brasildarrarekin Latinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zelako.

2009an hil zen, birikako minbiziak jota, 82 urterekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Raul Alfonsin hil da, berria.eus, http://www.berria.eus/albisteak/33062/raul_alfonsin_hil_da.htm. Noiz kontsultatua: 2015-08-08 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raúl Alfonsín Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]