Galtzada plazatik pasatzen zen. Beharbada Elizara gateko edo oino Ospitale zaharrara pausatzeko. Geroago herriko muinoa jaustean Xarbo Errekako
auzoran pasatzen da. Hor da galtzadaren pasaleku ezagunena. Borna batzuk eta gero Xarbo Errekaren erreka pasatzeko zubia bada: Harzubi zubia.Harzubi bi harri lodiko zubia da, "Carte de l états major" mapan aurkitua izan da zubiaren izena.1994 ean Herriko Etxearen eskutik galtzada horren parte hau eta beste batzuk Saran zehar, zaharberritu zuten.
Galtzada osoan ikusten ahal dira bornak. Animaliak galtzadan ez pasatzeko baliatuak ziren. Edo beharbada ere erromatarrak bezala mila ero baziren bornak?
Istilarte atzematen ahal Granadako zubia " erromatar zubia" egiazkiz erdi arokoa. Granadako etxetik etortzen da zubiaren izena 1630ean sortu da.Ez dakigu zubiaren datua. Baina pentsatzen ahal da XVI mendekoa dela galtzadak bezala.
Jean Luc Tobie ren ustez saran pasatzen zen erromatar galtzada bat: Zugarramurditik Halty bentara, Sarako lezeetatik Uriora, Nabarlatzeko lepoa arte Berara joateko, Oiassora eta azkenik Tarraconera.