Lizarrieta

Koordenatuak: 43°16′N 1°37′W / 43.26°N 1.62°W / 43.26; -1.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizarrieta
Datu orokorrak
Garaiera441 m
Motamendate eta Natura 2000 sarea
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′N 1°37′W / 43.26°N 1.62°W / 43.26; -1.62
MendikateaPirinioak

Lizarrieta Nafarroa eta Lapurdi artean kokaturik dagoen mendatea da, Etxalar eta Sara artean dagoena. Gaina 441 metrotara dago.

Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologikoan jasota dago, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatzen dute sare hori.

Ehiza gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrun eta Sarako leizeetatik gertu dagoen mendate honetan usoaren ehizan ibiltzen da. Oso lepo bilatua eta aktiboa da usategiko ehiza-garaian. Gailurrean zaintza- eta tiro-postuak daude.

Ibanteliko tontorra ezkerraldean eta Lizarrieta mendatea erdian behean

Igotzeko bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalar lainopean Lizarrietatik

Ugarana eta Bidasoan ibaien arroak banatzen dituen mendatea Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan dago:

Hegazti migratzaileen pasabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrietako pasabidea udazkeneko hegaztien migrazioaren ikusteko Pirineoko gune nagusietako bat da, Pirineoko migrazio-lepo nabariena da, guztien artean mendebaldekoena, eta 441 metroko altitudearekin, baxuena ere bada, Ibanteli (698 m) eta Atxuria (756 m) tontorren artean.

Hegazti-kontaketak Lizarrietan (2021-10-25)

Altitude baxuak klima jasangarri bat ematen dio. Organbidexkan egoten diren haize indartsuak ez daude hemen, ez eta Lindus-eko hezetasun handia ere. Baina, batzuetan, hemen ere, hegoaldeko haizeak hegazti migratzaileak gerarazi egiten ditu hainbat egunetan. Eta halakoetan haizea aldatzen denean (iparraldekoa edo ipar-ekialdekoa jarrita), biratu bezain laster ordu gutxitan ehunka mila hegazti migratzaileen fluxua sortzen du.[2]

Populazioaren erregresio handia jaso duen Miru gorri migratzailearen jarraipena egiteko gune garrantzitsua da hau, baina beste hegazti-espezie asko ere ikus daitezke hemen. Belatzak eta uretako espezie asko ikusten dira, bereziki antzarak.[2] Guneak interes handia du hegazti harraparien, kurriloen eta usoen migrazioaren jarraipenean. Gaur egun, CPAL («Comptage, protection et animation à Lizarrieta») elkarteko ornitologoak arduratzen dira behaketa sistematikoa egiteaz. Zenbaketa horien emaitzak eskuragarri daude Frantziako migrazio-atarian. Atari horretan, internautek datu horiek zerrenda edo grafiko gisa kontsulta ditzakete, eta migrazioaren datuak alderatu Frantziako beste lekuetakoekin edo beste urte batzuetakoekin.[3]

Adibidez, 2021eko urriaren 29an, hegazti hauek kontatu zituzten: 3 ubarroi handi, 48 mirotz zuri, belatz gorri bat, 42 pagauso, 1.011 kurrilo arrunt, oilagor bat eta bi hegatxabal arrunt. Urriaren 28an 5.784 kurrilo pasa ziren. Urriaren 14an 618 miru. Urriaren 8an 570 ubarroi.[4]

Hegaztia Latinezko izena Zenbat 2020an
abuztutik urrira arte[6]
Pagausoa (Columba palumbus) 402.128
Txoloma (Columba oenas) 11.788
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis) 5.043
Kurrilo arrunta (Grus grus) 5.365
Miru gorria (Milvus milvus) 3.610
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) 2.616
Kaioa [Larus) 1.215
Gabirai arrunta (Accipiter nisus) 984
Koartza hauskara (Ardea cinerea) 559
Pirripioa (Lullula arborea) 505
Hegabera (Vanellus vanellus) 386
Belatz gorria (Falco tinnunculus) 282
Belatz txikia (Falco columbarius) 102
Antzara hankagorrizta (Anser anser) 41

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.climbbybike.com: Col de Lizarrieta - Sare
  2. a b (Frantsesez) LPO AQUITAINE. (2016). Observatoire Régional de la Migration des Oiseaux Lindus-2. Bilan annuel - 2016. LPO AQUITAINE, 47 or..
  3. Lizarrieta. «Synthèse annuelle - www.migraction.net» www.migraction.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  4. «Synthèse annuelle - www.migraction.net» www.migraction.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  5. «Txoloma» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  6. (Frantsesez) c-pal. «Résumé de la deuxième partie de saison (15/09 - 31/10)» C PAL - Migration (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]