Edukira joan

Sarangi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarangi
Deskribapena
Motanecked box lute played with a bow (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-71

Sarangia hari igurtzizko instrumentua da, biolin baten bertsio primarioaren antza duena. Hindustanen jotzen da.

Hindiz sa-ranga izenak "koloreduna" esan nahi du.

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

India, Nepal, Bhutan eta Bangladesheko landa-eremuetan erabiltzen da. Aspaldi Pakistanen ere jotzen zen, baina sarangi jotzaileen erreleborik ez da izan eta ia erabat desgertu da.[1]

Zedro gorriaren (Toona ciliata) zurezn egiten da, enbor bloke bakarra erabiliz. Kutxa itxura du eta hiru ganbera huts ditu, pet ("urdaila"), chaati ("bularra") eta majai ("garuna").[2] Guztira 61 cm-ko luzera izan ohi du eta 15 cm-ko zabalera.

Pet soinu-kutxa ahuntz larruz egindako partxeaz estalita dago eta erdialdean larruzko tira sendo bat du ganberaren hormari iltzez lotuta. Elefante itxurako zubiari eusten dio, zubia gamelu edo bufalo hezurrez egina da. Zubi horrek 35-37 soka finen presioa jasaten du. Sokak altzairuz edo letoiz eginda daude.

Chaati atalaren barnean kromatikoki afinatutako 15 tarab sokazko errenkada bat dago, eta, eskuinean, bederatzi tarab-eko errenkada diatoniko bat, oktaba oso bat hartzen duena, gehi inguruko beste nota bat edo hiru oktabaren gainetik edo azpitik.

Musika tresna goitik behera hiru soka lodik zeharkatzen dute. Nepalgo sarangiak lau soka ditu.[2]

Biolinean bezala gaj izeneko egurrezko arku bat erabiltzen da jotzeko. Arkuaren soka zaldiaren ile sendoez eginda dago.

Ram Narayan musikari indiarra sarangia jotzen.

Musikariak lurrean eserita eta hankak gurutzatuta jotzen du, sarangia orkatilen eta ezkerreko sorbaldaren artean bertikalean finkaturik duela. Eskuineko eskuaz arkua erabiltzen du.[3]

Arkua hiru soka nagusietan igurtziz sortzen da soinua. Hiru hari nagusien inguruan dauden tarab sokek ere bibratu egiten dute soinu melodiotsu eta koloretsua sortaraziz. Gizakiaren ahotsa eta sentimenduak diruditen soinuak sortzen dituela esaten da.[4]

Soinua gelditzeko ez dira hatzak erabiltzen, azazkalak baizik.[3] Hatzak talko hautsez lubrikatzen dira.

Mogolen garaiko musika tresna da. Hindustanen antzina izan ziren arkudun musika tresnetatik eratorria dela uste da. Hidustango musikan garrantzia handia izan du sarangiak, eta emozio handiko interpretazioak egiteko erabili izan zen mendeetan zehar, hala erregeen gortean, nola herri xehearen ospakizunetan.[4]

Sarangi emankizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki sarangia abestearekin lotuta dago. Askotan beste musika tresna batekin batera jotzen da emanaldietan, sitararekin, sarodarekin eta bansuriarekin adibidez.[2]

Nepalgo saragina Gandarbha herriaren musika tresna da eta gainerako herrialdeetako musikarekin alderatuta tradizionalagoa da.[2]

Musikari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako sarangi-jotzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakistango sarangi-jotzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) AFP. (2022-04-08). «Sound of Mughal-era sarangi instrument fading away in Pakistan» The Express Tribune (kontsulta data: 2026-01-29).
  2. 1 2 3 4 Sound of Mughal-era sarangi instrument fading away in Pakistan. National Centre for the Performing Arts.
  3. 1 2 «Sarangi - India Instruments» www.india-instruments.com (kontsulta data: 2026-01-29).
  4. 1 2 (Ingelesez) History and Evolution of Sarangi – Project Sarangi. (kontsulta data: 2026-01-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]