Sarde Kaudinoetako Gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarde Kaudinoetako Gudua (Kristo aurreko 321), erromatarrek eta samnitek elkarren aurka izan zuten Bigarren Gerra Samnitako gertaera erabakigarri bat izan zen. Gudu izena ematea, formalitate historiko bat besterik ez da: ez zen zuzeneko borrokarik izan, eta ez baitzen zauriturik edota hilik izan.

K.a. 321an erromatarrak Samnioan zeuden eta samniten komandante zen Caio Ponciok erromatarrak Caudion zeudela jakin zuen. Erromatarrei tranpa bat jarri zien eta artzainez mozorroturiko hamar soldadu bidali zituen samnitak Lucera hiria setiatzen ari ziren zurrumurrua zabaltzeko. Erromatarrek gezurra sinetsi eta Lucerara jo zuten bide laburrenetik, sarde Kaudinako pasabidetik. Erromatarrak 50 000 soldadu inguru ziren.

Inguruak malkartsuak ziren, eta honek erromatarrei bakarrik pasabide hau uzten zien, Tifata eta Taburno mendien arteko haran estua. Erromatarrak erdialdean zeudenen harrizko barrikada bat aurkitu zuten. Tranpa susmatu eta pasabidetik irteteko atzera itzuli zirenean samnitek bidea itxia zutela ikusi zuten. Erromatarrak irteten saiatzen zirenean samnitek hil egiten zituzten. 

Egoera, ordea, ez zen erabakigarria, samnitak abantaila posizioa izan arren ez baitziren berehalakoan nagusitzeko gai. Caio Ponciok aitari aholkua eskatuta, honek bi aukera zirela esan omen zion: erromatar guztiak hiltzea, erromatarrak ahuldu eta samnitarren nagusitasuna bermatuz, edo akordio bat lortu eta erromatarrei armak kendu eta bizirik joaten uztea, Erromarekin gerra bukatzeko akordio lagunkoi bat lortzeko aukerak handituz. Caio Ponciok bigarren aukera hautatu zuen, baina baldintza humiliagarriak ezarri zizkien erromatarrei. Erromatarrak makurrarazteko haien armak eta armadurak kendu eta lanza batzuen azpitik pasatzera behartu zituzten.

Guda honen ondorioz erromatarrak errenditu egin ziren. Samnitek mugako hainbat hiri eskuratu zituzten, Fregelas, Terentino eta Satrico adibidez, eta Lucera eta Liris ibaiko haranetako erromatar kolonoen ebakuazioa onartu behar izan zituzten erromatarrek.

Epe luzera, ordea, erromatarren gertaerarekiko gorrotoa atxiki zuten, laister gudaldi berriak ekarriko zituena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Apiano (1985). Historia romana: Tomo I - III:4. 73-78. orrialdeak. ISBN 84-249-3550-0.
  • (Gaztelaniaz) José Manuel Roldán (1987). Historia de Roma. Tomo I: La República Romana. Madril: Ediciones Cátedra. 107-108. orrialdeak. ISBN 84-376-0307-2.
  • (Gaztelaniaz) Tito Livio (1990). Historia de Roma desde su fundación. III. liburukia: VIII-X. liburukiak, Madril: Editorial Gredos. ISBN 978-84-249-1441-7.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]