Sare topologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sare topologiak konputagailu-sare batean lan-estazioen antolaketa fisikoa adierazten du. Konexiorik sinpleena norabide bakarreko lotura da, hau da muturrik muturrekoa, baina egungo transmisio kableetan bi norabideko loturak ahalbidetzen dira kable berean, norabide bakoitzarentzako kable-hari bat baitituzte. Sare topologia nodoen (lan-estazio) arteko loturak zehazten dute bakarrik. Nodoen arteko distantziak, elkarrekiko loturak, transmisio abiadurak eta seinale motek ez dute erabakitzen sare topologia, nahiz eta sare topologiak eragina izaten duten komunikazio ezaugarri hauengan.

Sare topologia diagramak.

Topologia bat aukeratzeko irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare topologia baten edo besteren aukeraketa, enpresaren edo organizazioren beharren arabera erantzuten du. Topologia bat aukeratzeko alderdiak honako hauek dira:

  • Malgutasuna: lan-estazioak saretik etorkizunean gehitzeko edo kentzeko erraztasuna.
  • Fidagarritasuna eta huts-tolerantzia: Sistemak zenbat hutsegite jasateko prestatuta dagoen zehazten du
  • Kostua: daukagun aurrekontuaren arabera, osagai batzuk edo beste batzuk aukera daitezke, kalitate eta ezaugarri hobeenak.
  • Atzerapena: (Mb/s) sare ekipoen arteko transmisio abiadura bezala ulertzen da. Faktore hau erabakigarria da.
  • Ekipoen sakabanaketa edo elkarketa: Ez da gauza bera, gela batean sare bat antolatzea zein solairu desberdinetako eraikuntza baten antolatzea.
  • Hutsak bilatzeko erraztasuna

Sare zentralizatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sareko lan-estazioak sare gune zentral batera konektatzen dira. Sarearen tamaina edota datu-trafikoa handitzen doan heinean, gune zentral bat baino gehiago jartzea komeni da. Arruntena da, izar topologiaak sostengatzea sare eredu hau. Hub edo switch sare kontzentratzaileak erabiltzen dira izar topologiak eratzeko. Irizpide malguagoan zuhaitz topologia ere sartu daiteke sare zentralizatuetan, hierarkizatutako eraztun multzo bat bezala hartzen badugu.

Bus topologiaan estazio guztiak transmisio-bide bakarrera konektatuta daude, beraz estazio nagusira ere konektatuta daude. Bus topologia gutxiago egokitzen da sare deszentralizatuetan eta horregatik nonbait aipatzearren hemen sartu da.

Sare zentralizatuetako abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baliabideak modu zentralizatuan kudeatu.
  • Segurtasuna. Ardura hau daukan supererabiltzaile bat dago. Sarearen arauak konfiguratzen dituena eta sare-erabiltzaile orori ezartzen diona. Segurtasuna ere modu zentralizatuan kudeatzen da
  • Segurtasun kopiak. Lan-estazio nagusiaren datu garrantzitsuak segurtasun kopietan aldizka gordetzea ohizkoa da
  • Erredundantzia ahalbidetu. Lan-estazio nagusian baten datuak bikoitz daitezke eta gaurkotuta mantenu beste ordenagailu batean. Noizbait zerbait gertatu ezkero datuak errekuperatzeko.
  • Erabiltzaile-kopurua handia. Lan-estazio nagusian oinarritutako sareak kudeatzeko programek milaka erabiltzaile erabil ditzakete. Honelako sarea maneiatzea ezinezkoa litzateke parez pareko sare batentzat.
  • Hardwareri buruzkoak. Bezeroen lan-estazioak erabiltzaile arrunten beharretara mugatzen dira. Lan-estazio nagusian moduan ez dutelako funtzionatu behar, ez dute behar aparteko disko biltegiratze ahalmenik, ez aparteko RAM memoriarik.

Sare zentralizatuetako desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lan-estazio nagusia hondatzen bada sareko zerbitzuak zentralizatu guztiek ez dute funtzionatuko
  • Lan-estazio nagusia gainkargatzen bada sareko zerbitzuak moteldu edo geldituko dira
  • Lan-estazioaren inguruan datu-trafiko handia bada sareko zerbitzuak ere moteltzen dira

Sare deszentralizatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sareko lan-estazioak sare gune zentral batera ez daude konektatuta. Amaraun topologian, lan-estazio biren artean bide bat baino gehiago daude. Honen adibide Internet eta orokorrean eremu zabaleko sareak (WAN) ditugu.

Sare hibridoak (mistoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi edo gehiagoko topologia desberdinen nahasketa bat da. Honela topologia estandar bat ez da gauzatzen. Ohiko adibideak ditugu:

  • Zuhaitz topologiako sare eta eraztun sare bat
  • Izar topologia eta bus sare bat konektatuta
  • Elkar konektatuta izar topologia bi sarek topologia hibridoa osatzen dute

Topologia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]