Saregileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lian Monserratek saregileen omenez Ondarroan egindako murala

Saregileak, itsasoko emakumeak

Emakume gehien biltzen dituen azpisektorea da. Haien presentzia desberdina eta berezitua da Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan. Bizkaian, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuetan dauden ezarrita, eta Gipuzkoan, berriz, Getaria, Orio eta Hondarribiko portuetan.

Ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea da, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten. Lana agerian egiten dute, gure kostaldeko portu askotan. Saregileek funtsezko lana egiten dute arrantzontziek arrantzan egiteko behar duten antolaketa prozesuan.

Lanbide hori Kantauriko komunitateen tradizio soziokulturalaren erakusgarri bizia eta erakargarri turistiko ukaezina da, eta ez da inoiz aitortu, ezta bere neurrian ordaindu ere. Saregileen lan egoerak, lan baldintzek edo jarduera gogorraren berezko lan gaixotasunek, bidea egiteke dute oraindik, legeztatuak eta aitortuak izateko.

Emakume asko aritu dira mendetan zehar, kaian bertan eta behartutako posturetan eta aire zabalean lan eginez, arrantzontzietan artisautzako arrantzan, batez ere inguraketako arrantzan, erabiltzen diren aparailuak egiten edo konpontzen. Emakumeen lanbidea da nabarmenki, marjinala kasu askotan, ezezaguna herritar askorentzat eta laneko legeriarako ikusezina zenbait alderditan.

Izan ere, eta jarduerarekin zerikusia duten beste emakume talde batzuetan, esaterako Galiziako emakume itsaskilarien kolektiboan, aurrerapenak gertatu diren eta gertatzen ari diren arren, saregileen baldintza soziolaboralak ez dira aldatu oso aspalditik. Gaur egun, kolektiboak ez du kategoria profesional espezifikorik Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren barruan, eta ez du, ezta ere, aratutako titulaziorik. Hori bai, errentagarritasun urria dute jardueran eta, aurrekoaren ondorioz, belaunaldi berrien falta dute.[1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeek itsasoan egindako lanaren balioa aldarrikatzeko, Labayru fundazioak 'Geu be bagara itsasoa' liburua argitaratu zuen. Zenbait belaunalditako hogei emakumeren testigantzak bildu zituzten bertan.[4]

Gizonezkoen mundua baino ez balitz bezala irudikatu izan da itsasoa. Emakumeek egin duten eta egiten duten lana aitortzeko asmoz, argitatatu zuen Labayru fundazioak Geu be bagara itsasoa liburua.[4]

Hiru belaunaldiren testigantzak aurki daitezke liburuan: erretiroa hartutako emakumeak, oraindik lanean ari direnak, eta sektorean lanean hasi berri direnak.[4]

«Ez dugu ahaztu behar gizonezkoak itsasora joan ahal izateko emakumezkoen laguntza beharrezkoa dela eta izan dela; atzeko lan isil hori gabe ezin direla arrantzatzera joan» Akaitze Kamiruaga

Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sortan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Saregileak, itsasoko emakumeak» www.euskadi.eus 2016-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  2. Escudero-Nahón, Alexandro. (2019-12-31). «Presentación del proyecto Transdigital» Transdigital 1 (1)  doi:10.56162/transdigital17. ISSN 2683-328X. (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  3. «Kamiruaga: 'Geu be bagara itsasoa' proiektuak emakumeek arrantza sektorean egindako lana aldarrikatzen du» EITB 2023-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  4. a b c Larrea, Amaia Jimenez. «Itsasoko ezkutuko lana» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]