Sauce aintzira

Koordenatuak: 34°49′31″S 55°03′37″W / 34.8253°S 55.0603°W / -34.8253; -55.0603
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sauce aintzira
Datu orokorrak
Garaiera3 m
Motaaintzira
Azalera50 km²
Geografia
Map
Koordenatuak34°49′31″S 55°03′37″W / 34.8253°S 55.0603°W / -34.8253; -55.0603
Estatu burujabe Uruguai
Uruguaiko departamendua Maldonado departamendua

Sauce aintzira (gaztelaniaz, Laguna del Sauce) Uruguain dago, Maldonado departamenduaren barruan. Punta del Estetik gutxi gorabehera 15 km-ra dago lerro zuzen batean.

Aintzirak 12 km-ko luzera du bere punturik luzeenean eta 6 km-koa bere punturik zabalenean (hegoaldetik begiratuta), gainera aintzirak beso bat du hego-mendebaldetik irteten den eta mendebalderantz hedatzen da 4,5 km gutxi gorabehera iparralderantz astiro-astiro igoz. 5.500 ha edo 70 km² ditu, beraz, Maldonado departamenduko ur gezako erreserba handiena da. Bere sakonera ertzetan 6 metro eta erdira eta erdian 14 metrora iristen da. Laguna del Sauceko nazioarteko aireportua aintzira honen hegoaldeko ertzean dago, bere izenak adierazten duen moduan. Aintzira, gainera, hainbat muinoz inguratuta dago, hala nola, Aconcagua, El Escondido, Las Cumbres, El Cerro de la Gloria eta Cerros de los Zorros, Sierra de las Ánimas eta Cerro Pan de Azúcar ere ikusten dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-kirolak eta arrantza ere egin daitezke, nahiz eta motordun ur-kirolak ez diren onartzen. Arratsaldean ikus daitezke, aintzirako hondartzetan jende gehiegi ez dagoenean, batez ere txalupa batzuk eta uretako motoak ere bai, baina ez da ohikoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]