Sauna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiar sauna baten barnekaldea

Sauna (finlandieraz sauna[1]) oso tenperatura altuan hartzen den lurrin-bainua da eta, zentzu zabalean, bainu hauek hartzeko egokitutako gela edo etxea[2]. Hezetasunaren arabera, hezea edo lehorra izan daiteke. Sauna hezeak gehienez 70 °C eta hezetasun handia du, eta turkiar bainu du izena. Lehorrak, berriz, 80º eta 90°C arteko tenperatura du eta hezetasun maila txikiagoa, %30-60 artean. Azken honi "finlandiar sauna" edo "sauna" bakarrik deitzen zaio.

Sauna gorputzerako onuragarria da, izerdia botatzeak toxinak kanporatzen dituelako eta odol-zirkulazioa bizkortzen duelako.

Euskal Herrian sauna elektrikoak aspalditik daude; baina su-egurraz berotzen diren saunak ugaritzen ari dira etxe partikularretan, atseginagoak direlako. 2015ean Euskal Herriko Saunazaleen "Bero-bero" elkartea sortu zen, sauna finlandiarraren kultura zabaltzeko asmoz, eta 2016an mundu mailako federazioko kide izendatu zuten. Estaturik gabeko herrialde bateko lehen ordezkaria da nazioarteko federazioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harper, Douglas. OnlineEtymologyDictionary: Sauna. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Sauna. .


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]