Izerdi
Itxura

Izerdia gorputzari darion isurkari gazia eta usaintsua da, larruazalean tantak eratuz agertzen dena. Isurkari gazi kolorgea da, larruazaleko izerdi guruinek isurtzen dutena. Hauek ditu osagai nagusiak: gatzak (sodio kloruroa, batez ere), kolesterina, gantzak, azido oliotsuak eta albuminaren, urearen eta beste zenbait gairen zantzuak. Zeregin nagusia gorputzaren beroa gutxiagotzea du, ura —haren osagai nagusia— lurruntzean hozten baita larruazala. Izerdiaren beste zeregin garrantzitsu bat da ura, gatzak eta bestelako katabolito batzuk (metabolismoaren hondakinak) gorputzetik kanporatzea.
Izerdi gehiegi botatzearen gaixotasunak hiperhidrosi du izena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.