Savia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Savia
Sôber - Asaco Metal Fest 2013 - 13.jpg
Carlos Escobedo 2013ko
Datuak
Jatorria Madril, Espainia
Musika mota Rock
Urteak 2005 - 2009
Produkzioa
Diskoetxea(k) Universal Studios
Taldekideak
Carlos Escobedo
Fernando Lamoneda
Jesus Pulido
Manuel Reyes
Alberto Madrid
José Pereira
Informazio gehigarria
www.savia.ws

Savia rock musika taldea da, Carlos Escobedo abeslariak eta Alberto Madrid bateriajoleak sortutakoa, biak ere Sôber taldean izandakoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sôber taldean 10 urte baino gehiagoz aritu ondoren, bide berri bati hasiera emanez talde berria sortzea erabaki zuten Carlos Escobedo eta Alberto Madridek. Talde hartako beste bi kideek Skizoo taldea sortu zuten. Savia osatzeko, ordea, Turbolovers taldeko Jesus Pulido eta Skunk D.F. taldeko Fernando Lamonedarekin bat egin zuten.

Taldearen izenak gaztelanian du jatorria, izan ere "energia darion iturria" esan nahi du Saviak. Grabatutako lehen diskoari Insensible izena eman zioten, eta beraiek definitu zutenez "Carlosen atalik pertsonalena" barnean darama disko horrek.

Taldeak bi musika disko atera zituen bere hasierako bi urteetan, Insensible (2005) eta Savia (2006), eta kontzertu ugari eskaini zituen estatu espainiar osoan.

Albiste txarra 2006ko azaroaren 30ean iritsi zen, Alberto Madrid bateriajoleak Madrilgo M-40 errepidean moto istripua izan ondoren hil egin baitzen.

Istripuaren ondoren, eta hilabete batzuk kontzertuak eman gabe egon ondoren, taldekide berri bat bilatu zutela iragarri zuten 2007ko otsailaren 4an, Jose Pereira.

Aurrerago, 2008ko maiatzaren 6an, disko berria argitaratu zuten, Fragile izenekoa.

2008ko uztailean José Pereirak taldea utzi zuen, Otra Cara taldean aritutako Manuel Reyes hasi zelarik bateria lanetan.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]