Edukira joan

SVG

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scalable Vector Graphics» orritik birbideratua)
Bit mapa (raster) eta SVG irudien arteko aldea: irudi bektoriala handitzerakoan kalitatea ez da galtzen, ez da irudia pixelatuta ikusten. Handitu arren, ez da irudi-bereizmenik galtzen.

SVG (ingelesetik Scalable Vector Graphics) irudi bektorial eskalagarriak definitzeko W3Ck 1999an sortutako XML formatu ireki bat da. Irudiok bi dimentsiokoak dira eta estatiko edo animaziodunak izan daitezke.

SVG irudiak eta euren jokaera XML motako testu fitxategietan definitzen dira. Horrek esan nahi du fitxategi hauek bilatu, ordenatu, programatu eta konprimitu daitezkeela. Horrela izanik SVG irudiak sortu eta editatu daitezke testu editore batez baina normalean Inkscape bezalako irudi editorez sortu eta aldatzen dira.

Ondoko irudiak ilustratzen du bit mapa eta irudi bektorialen arteko aldea. Bit mapa motako irudiak pixel multzo batez osatuta daude eta irudia handitzean pixelok nabarmentzen dira. Irudi bektorialak, ordea, nodoz zehaztutako formez osatuta daude eta irudiaren tamaina aldatzen denean, eskalatu egiten da, nodoak tokiz mugitzen dira eta formak mantentzen dira.

Egungo web nabigatziale gehienek, Mozilla Firefox, Internet Explorer, Google Chrome, Opera, Safari, and Microsoft Edge barne, formatu hau irakur eta erakus dezakete.

SVG irudiak bektore motako grafikoen editore batekin sor datezke, adibidez: Inkscape, Adobe Illustrator, Adobe Flash Professional, edo CorelDRAW, eta raster irudi (edo bit map[1]) moduan renderizatu daitezke (adibidez PNG formatura eraldatuz) aplikazio horiek erabiliz. Bestalde, aplikazio horietan, raster irudiak inportatu daitezke SVG artxiboan sartzeko.

SVGaren beste erabilera batzuk: txerta daitezke testu editore batean (LibreOffice Writer, adibidez) edota maketazio software batean (Scribus, adibidez), edo irudiak inportatu daitezke hainbat edizio programatan, (GIMP edo Blender, kasu).

  1. Hiru izen desberdin erabil daitezke irudi mota berdina adierazteko: Raster irudia (edo bakarrik raster), bit mapa edo pixelezko irudia; azken hau gutxiago erabiltzen da ordea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]