Opera (nabigatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Opera
Opera 2015 icon.svg
Скріншот Opera 39.jpg
Garatzailea Opera Software
Informazio orokorra
Sistema eragilea Windows, Mac OS X, Solaris, FreeBSD, Linux
Data 1995
Programazio-lengoaia C++
Lizentzia Freeware (8.5tik aurrera)
Azken bertsioa 65.0.3467.38
Euskaraz Ez
http://www.opera.com/

Opera web nabigatzaile eta Interneteko ''suite'' bat da, Opera Sofware enpresa norvegiarrak sortua. Aplikazio hau doainekoa da 8.50 bertsioa kaleratu zenetik, aurretik shareware edo adware izanda, eta 5.0 bertsioa baino lehen, bakarrik ordainezkoa izanda.

Bere azkartasuna, seguritate, estandarrei eusten diela (bereziki CSS horri), tamaina txikia, internazionaltasuna eta, oro har, berriztapenarengatik ezaguna da. Bere lehen bertsioetatik hona, fitxa edo hortz bidezko nabigazioa, Speed Dial-a, nabigazioan kurtsorearen mugimendua, tokian tokiko pertsonalizazioa edo lokalizazioa eta fitxa edo hortz miniaturazko ikuspena ekarri du.

Nabigatzaile arrunten eginkizunez gain beste gaitasun batzuk dauzka, posta elektronikoak bidali, txata, etab.

Sistema eragile askorekin badabil: Microsoft Windows bertsio gehienekin, Mac OS X, Solaris, FreeBSD, Linux, eta abar. Opera hainbat hizkuntzatan eskuratu daiteke.

VPN doan eskaintzen duela iragartzen dute[1].

Opera 1994an jaio zen Oslon (Norvegia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Free VPN | Browser with built-in VPN | Download | Opera» www.opera.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opera (nabigatzailea) Aldatu lotura Wikidatan