Sconeko harria
Sconeko harria | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Gertaera nabarmenak | Removal of the Stone of Scone in 1950 (en) |
edinburghcastle.gov.uk |
Patuaren harria, baita Scone harria edo Koroaketaren harria (ingelesez Stone of Scone, Stone of Destiny edo the Coronation Stone; gaeleraz clach-na-cinneamhain, clach Sgàin edo Lia(th) Fàil), hareharrizko harritzar edo blokea da, historikoki Sconeko abadian gordetzen zen (gaur egun eraitsia eta Scone jauregiaz ordezkatua), Erdi Aroan eskoziar erregeak koroatzeko ospakizunetan erabiltzen zelarik. XIII. mendean Edward I.a Ingalaterrakoak Harria bereganatu eta Londoneko Westminster abatetxera eramanarazi zuen. 1996an Britainiar Gobernuak Harria Eskoziara itzularazteko asmoa zuela adierazi zuen, hortaz gaur egun eskoziar koroaren bitxiekin batera Edinburgheko gazteluan ikusgai dago.
Bestalde, kondaira baten arabera Irlandako Blarneyko gazteluan dagoen Blarney harria harria ere jatorriz Scone harria osatzen zuen harriaren zati bat litzateke.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patuaren Harriari buruzko argibidea, Visit Scotland webgunean.
- Scone Harriaren webgune ofiziala, Sconeko jauregiaren webgunean.
- Patuaren Harriari buruzko argibidea, Undiscovered Scotland webgunean.