Edukira joan

Sconeko harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sconeko harria
Jatorria
Ezaugarriak
Gertaera nabarmenakRemoval of the Stone of Scone in 1950 (en) Itzuli
edinburghcastle.gov.uk

Patuaren harria, baita Scone harria edo Koroaketaren harria (ingelesez Stone of Scone, Stone of Destiny edo the Coronation Stone; gaeleraz clach-na-cinneamhain, clach Sgàin edo Lia(th) Fàil), hareharrizko harritzar edo blokea da, historikoki Sconeko abadian gordetzen zen (gaur egun eraitsia eta Scone jauregiaz ordezkatua), Erdi Aroan eskoziar erregeak koroatzeko ospakizunetan erabiltzen zelarik. XIII. mendean Edward I.a Ingalaterrakoak Harria bereganatu eta Londoneko Westminster abatetxera eramanarazi zuen. 1996an Britainiar Gobernuak Harria Eskoziara itzularazteko asmoa zuela adierazi zuen, hortaz gaur egun eskoziar koroaren bitxiekin batera Edinburgheko gazteluan ikusgai dago.

Bestalde, kondaira baten arabera Irlandako Blarneyko gazteluan dagoen Blarney harria harria ere jatorriz Scone harria osatzen zuen harriaren zati bat litzateke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]