Blarneyko gaztelua

Koordenatuak: 51°55′44″N 8°34′15″W / 51.9289°N 8.5708°W / 51.9289; -8.5708
Wikipedia, Entziklopedia askea
Blarneyko Gaztelua
Blarneyko Gaztelua, omenezko dorrea aurrekaldean ikus litekelarik.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Corkeko konderria
HerrixkaBlarney
Koordenatuak51°55′44″N 8°34′15″W / 51.9289°N 8.5708°W / 51.9289; -8.5708
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1446
Arkitektura
Webgune ofiziala

Blarneyko Gaztelua (irlanderaz Caisleán na Blarnan eta ingelesez Blarney Castle) Blarney udalerrian dagoen erdi aroko gotorleku bat da, Irlandako hego-mendebaldeko Cork Konderrian dagoeen izen ebrdineko Blarney udalerrian. Martin ibaiaren bazter-bazterrean.

Gaztelua XIII. mendearen hasieran eraiki zen, 1446an suntsitua, eta Munstergo erregea zen Dermot McCarthyk berreraikia. Zati batean suntsitua dago, omenezko dorrea eta zenbait gela besterik gelditzen direlarik. Goikaldean Etorriaren harria edo Blarney harria kokatzen da. Bisitariek hutsean exekituta daudelarik harri ospetsu honen behealdea musukatu behar dute eta honela hitz-jarioaren edo ele-edertasunaren dohaia jasoko dute.

Gaztelu honen inguruan lorategi ederrak daude, hauetan Druid's Circle ("Druiden Zirkulua"), Witch's Cave ("Sorginaren Leizea") eta Wishing Steps ("Desioen Harmailak") gune interesgarriak topa daitezkelarik. Hemendik hurbil Blarney House deritzon etxea dago, 1874an berritutako eskoziar erako etxalekua eta XV. mendetik aurrera Colthurst familiaren egoitza dena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]