Secret Garden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Secret Garden
Secret Garden1.jpg
Rolf Løvland eta Fionnuala Sherry
Datuak
Jatorria Norvegia
Irlanda
Musika mota New Age, Zelta musika, Folk nordikoa
Urteak 1995 – gaur egun
Produkzioa
Taldekideak
Fionnuala Sherry
Rolf Løvland
Informazio gehigarria
Webgune ofiziala]
IMDB: nm1397920 Musicbrainz: 4ac60dc3-8e50-4c70-be0e-4a4a1298f7ba Songkick: 2497761 Discogs: 335901 Allmusic: mn0000841440 Edit the value on Wikidata

Secret Garden new age musika talde bat da. Fionnuala Sherry biolin jotzaile irlandarrak eta Rolf Løvland musikagile norvegiarrak osatzen dute taldea. 1995eko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuten "Nocturne" abestiarekin: Eurovision irabazi duen nagusiki instrumentala den abesti lehena eta bakarra da "Nocturne". Eurovision irabazi ostean argitaratu zuen taldeak bere lehen albuma, Songs from a Secret Garden, milioi bat diska saldu zituelarik. Taldearen abesti arrakastatsuena, Brian Kennedy abeslariaren ahotsarekin, "You Raise Me Up" da, ehun baino artista gehiagok moldatu dutena, besteak beste, Josh Groban, Westlife, edo Il Divok.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Songs from a Secret Garden (1996)
  • White Stones (1997)
  • Dawn of a New Century (1999)
  • Once in a Red Moon (2002)
  • Earthsongs (2005)
  • Inside I'm Singing (2007)
  • Winter Poem (2011)
  • Just the Two of Us (2013)
  • Live at Kilden (2016)
  • Storyteller (2019)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]