Seenu
Seenu | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Azalera | 11,1 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 0°38′S 73°09′E / 0.63°S 73.15°E |
UTC ordua | UTC+05:00 |
Honen parte da | Maldivak |
Estatu burujabe | ![]() |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa Lakadiveetako itsasoa |
Leku geografikoa | Maldivak |
Seenu edo Addu atoloi bat da, Maldivak uharteetan dagoena, Indiako ozeanoan. Atoloia osatzen duten uharteetatik, sei baino ez daude populaturik. Meedhoo, Hithadhoo, Maradhoo, Feydhoo, Gan eta Hulhudhoo dira populaturiko uharte horiek, eta 28.000 biztanle inguru dituzte denetara.
Atoloi honetan Divehi hizkuntzaren dialekto bat hitzegiten da, herrialdearen gainontzeko lurraldeetan erabiltzen denaren oso ezberdina, gainontzeko atoloietatik oso urrun baitago. 1959 eta 1963 artean, banakuntza saiakera bat izan zen: Suvadivako Errepublika.
Base militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erresuma Batuko Itsas Armadak base bat ezarri zuen atoloi horretan 1957an, Ekialdeko Flotaren laguntza base izan zedin. Hasieran Port T eta ondoren RAF Gan izena izan du.