Bedford

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bedford
Bedford
hiri-konderria
Bedford river.jpg
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaBedfordshire
Borough in the United KingdomBedford
Izen ofiziala Bedford
Jatorrizko izena Bedford
Geografia
Koordenatuak 52° 08′ 04″ N, 0° 27′ 47″ W / 52.1344°N,0.4631°W / 52.1344; -0.4631Koordenatuak: 52° 08′ 04″ N, 0° 27′ 47″ W / 52.1344°N,0.4631°W / 52.1344; -0.4631
Azalera 20.2 km²
Demografia
Biztanleria 92.407 bizt. (2016)
Dentsitatea 4.574,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01234
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Włocławek, Bamberg, Rovigo eta Arezzo

Bedford Ingalaterraren erdialdean dagoen Bedfordshire konderriko hiri eta hiriburua da. 2001eko erroldaren arabera, hiriak 147.911 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, hiriaren toponimoa, Beda izeneko buruzagi saxoi baten eta Great Ouse ibaia zeharkatzen duen ibi baten izenetik dator. Bedford merkatu-hiria zen inguruko nekazal eskualdearentzat Erdi Aroaren hasieratik. Offa Merciakoa errege anglosaxoia 796an hirian lurperatua izan zuten. 886an Wessex eta Danelaw banatzen zituen mugako hiri bihurtu zen. Gero, Bedfordeko baroierriko hiriburu bilakatu zen. 919an, Eduardo Zaharrak hiriko lehen gotorleku ezaguna eraiki zuen, Great Ouse ibaiaren hegoaldean, eta han jaso zuen eskualdearen otzantasuna. Gotorleku hau daniarrek suntsitu zuten. Gilen II.ak Paine Beauchampekoari Bedfordeko baroigoa eman zion, honek gaztelu berri eta indartsu bat eraiki zuelarik.

Bedfordek, 1166an, Henrike II.ak bere hiri-gutuna eman zuen, eta bi kide aukeratu zituen erreformatu gabeko Komunen Ganberarako. Bedfordeko gaztelu berria 1224an suntsitu zuten, eta gaur muino bat baino ez da geratzen. XVI. mendetik aurrera, Bedford eta Bedfordshiren zati handi bat Ingalaterrako parpaila-industriaren gune nagusietako bat bihurtu ziren, eta parpailena, XX. mendearen hasiera arte, herriko industria garrantzitsu izaten jarraitu zuen. 1660an, John Bunyan hamabi urtez Bedford Gaolen espetxeratu zuten. Bertan The Pilgrim's Progress eleberria idatzi zuen. 1689an Great Ouse ibaia nabigagarri bihurtu zen Bedforderaino. Artilearen garrantzia gutxituz joan zen garagardoaren mesederako. XIX. mendean Bedford ingeniaritza zentro garrantzitsu bihurtu zen. 1832an gasaren argiztapena sartu zen, eta trenbidea 1846an iritsi zen Bedfordera. Lehen hustubideak eta estoldak 1864an zulatu ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Bedford (Thurleigh) 85m, 1971–2000, muturrekoak Woburn 1928-)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.2 22.8 27.4 29.4 33.3 37.5 35.0 30.9 27.5 19.4 16.1 37.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.4 6.9 9.7 12.0 15.7 18.6 21.5 21.5 18.2 14.0 9.5 7.2 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.3 3.6 6.2 9.3 11.5 11.6 9.7 6.6 3.3 1.8 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.0 -15.6 -15.0 -7.3 -5.6 -0.6 1.2 1.7 -2.2 -7.8 -9.4 -16.3 -20.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48.4 36.6 43.5 47.2 45.3 56.9 44.7 48.6 53.6 56.8 49.0 53.8 584.4
Eguzki orduak 58.6 76.3 99.5 153.0 183.8 185.7 200.9 188.5 139.8 114.1 72.0 51.5 1523.6
Iturria: [1]

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Met Office. (2011ko uztaila). Bedford 1971–2000 averages. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.