Edukira joan

Sei Izar Krosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sei Izar Krosa
Irudia
Motakirol txapelketa
Indarraldi1981 - 
Gertaeraren maiztasuna1 urte
KokalekuSantutxu
Kirolaatletismo

Sei Izar Krosa urtero urtarrilean Santutxun antolatzen deb kros herrikoia da. Lehendabizikoz 1981ean Santutxuko Familia Elkarteak antolatzen du.[1] Urtarrilaren 6an izaten da krosa eta parte hartzaile kopurua mila baino handiagoa izaten da.[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krosa auzolanean antolatzen dute sorreratik, 1981etik, eta ordutik izen-ematea doakoa du Santutxuko Errege Eguneko lasterketak. Horregatik diote Santutxuko Familia Elkarteko kideek egun Bizkaian dagoen "kros herrikoi bakarra" dela. Korrikalariek oso maite duten proba da.[1]

Doakotasunari eutsi dio 40 urtez Sei Izar Krosak. Eta izaera horri eusteko ahalegin ugari egin ditu probaren antolatzaile den Santutxuko Familia Elkarteak. Batik bat, krisi ekonomiko garaian, antolakuntzarako laguntzak murriztu ez ezik desagertu zirenean. Elkarteko bazkideen kuotari esker ordaindu ziren urte latz horietan lasterketak beharrezko dituen asegurua, anbulantzia, hesiak edota helmugan partaideei banatzen zaizkien ur botilak, besteak beste. Egun ere, neurri handi batean, horrela da. Elkarteak Laboral Kutxaren babesa soilik jasotzen du. Bilboko Udalak, esaterako, ez du ekimena babesten "hiriari garrantziarik ematen ez diolako", Jabi Perez elkarteko presidentearen esanetan. Txikitzat jotzen du krosa Udalak. "1.100 partaideko lasterketa antolatzeko 150 lagunen auzolanaren garrantzia ikusteko gai ez delako".[1]

1970eko hamarkadan Santutxun kirola egiteko "espazio eta instalazio duinak" aldarrikatzeko hasi ziren krosa antolatzen Familia Elkarteko lagunak. Hain zuzen ere, Udalari "kiroldegi bat" eskatzeko. Gaur egun Txurdinagako kiroldegia dena. Kiroldegia egin zutenetik Santutxuko krosak beste helburu bat izan du, "egun bakar batean autoek oinezkoei kendutako espazioa berreskuratzea". Horretarako, bai lasterkarientzat bai ikusleentzat ekimen "atsegina" izan dadin ahalegintzen da elkartea, "auzotar guztiek parte hatzeko aukera izan dezaten". Umeek eta gazteek 1.700 metroko ibilbidean parte hartzen dute eta nagusiek 7,5 kilometrokoan.[1]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024an emakumezko irabazlea Itsaso Gangoitia izan zen.[4]

Santutxuko Sei Izar monolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutxun Iturriaga kalean dagoen SEI IZAR monolitoa auzoko sei gazteen omenez jarri zen, Auñamendietan elur-jausi baten ondorioz hil zirenean.[5]

Mikel, Asier, Ibai, Ezker, Ikerne eta Arrizen 1995eko Errege egunean, Tena aranean zeudenean elur-jausi batek harrapatu zituen. Formigal eta Panticosa bitartean zeuden, mendi martxa bat egiten. 17 eta 23 urte bitarteko gazte mahatsorriak Santutxuko mendizale taldearen kideak ziren.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Bertonaldizkaria. (2018). «Sei Izar Krosa, "Bizkaiko kros herrikoi bakarra" - Santutxu - 2018-01-06» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  2. «XLIII. SEI IZAR HERRI KROSA SANTUTXU - 2023» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  3. «XLIV. SEI IZAR HERRI KROSA SANTUTXU - 2024» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  4. «“Buruak eta gorputzak korrika egitea eskatzen didate. Arnasa hartzeko eta nor naizen gogoratzeko balio dit" - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  5. a b «Santutxuko Sei Izar monolitoa berriztu dute - Santutxu» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]