Auñamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Auñamendi
Pic d-anie oct2008.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 2.507 m
Prominentzia 844 m
Geografia
Koordenatuak 42° 56′ 39″ N, 0° 43′ 15″ W / 42.944166666667°N,0.72083333333333°W / 42.944166666667; -0.72083333333333Koordenatuak: 42° 56′ 39″ N, 0° 43′ 15″ W / 42.944166666667°N,0.72083333333333°W / 42.944166666667; -0.72083333333333
Mendikatea Larrako Mendigunea
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Pirinio Atlantikoak
Mendizaletasuna
Lehen igoera 1771
Ohiko bidea San Martingo harritik
Luberri Luberri
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».

Auñamendi (bearneraz Pic d'Ania, frantsesez Pic d'Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta euskal lurrean kokaturik ez dagoen, bere toponimia eta mendi berari lotuta agertzen diren euskal mitologi istorioengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da.

Tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta. Euskal Herriko mugatik kilometro eskasera dago, beraz, euskal menditzat hartuz gero herrialde osoko mendirik altuena izango litzateke, Hiru Erregeen Mahaiak baino metro batzuk gehiago baititu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zen, François Flamichon ingeniari-geografo biarnoarra tontorrera iritsi zenean.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal izenaren toponimia aztertuz gero, Auña (Ahuntz)+ mendi hitzek osatutako izen konposatua da. Ahuntzen mendia alegia.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martingo Harria: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Pourteteko Arreetatik: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Belagoako aterpetxetik: 11 ordu joan eta etorri, 1.400 metroko desnibela.
Auñamendi mendiaren irudia.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Auñamendi (mitologia)»

Euskal mitologiaren arabera, Auñamendi "Jona Gorri" edo "Janagorri" izakiaren bizilekua, mendiaren tontorrean kokaturik dagoen zilarrezko jauregia da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auñamendi Aldatu lotura Wikidatan