Seiurte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seiurte
Datuak
JatorriaBerriz
Produkzioa
Diskoetxea(k)Metak
Taldekideak
Iokin Elortza
Ekain Elortza
Julen Oarbeaskoa
Iñaki Elortza
Informazio gehigarria
www.seiurte.com
Twitter: seiurte MySpace: seiurte Badok: seiurte Spotify: 5EIOABIKfQBndS0KFZv8pI iTunes: 324308823 Last fm: Seiurte Musicbrainz: 1688a911-3176-4ed5-9761-3297c8658496 Discogs: 1449787 Deezer: 304448 Edit the value on Wikidata

Seiurte 1997an Durangaldean sortutako rock musika taldea da, Berrizen egoitza duena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago Izurrai taldean aritu ziren Julen eta Iokinek sortu zuten. Musika munduan sei urte lehenago hasiak zirenez, hau kontutan hartuta, beren lan berriari SEIURTE izena jartzea pentsatu zuten. Handik gutxira, Markiñako gure laguna den Iker sartu zen bateria jotzen, aurretik TAUPADA taldean ibilitakoa.

Hirurok lehenengo maketaren ("...orain...") lehenengo kotzertuak ematen hasi ziren. Maketa hori 1998.urtean grabatu zuten. Kontzertu hauek ematean, beren buruak ezagutarazi zituzten. 2000. urtean, Ikerrek taldea utzi zuen, eta Hissopus taldeko baterijolea zen Ekainek hartu zuen bere lekua.

Ekain taldean sartzean, abesti berriak egiteari ekin zioten, horrela 2001.urtean, bigarren maketa atera zuten ("Non" ). Bertan soinu gogorrenak uztartu zituzten. Hau aurkezteko Durangaldeko hainbat talderekin bira antolatu zuten gaztetxeetatik. Bira arrakastatsua izan zen orokorrean. 2002an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten[1].

Hainbat urteetan egindako abestiekin bilduma bat egitea erabaki zuten, maketa aurkeztu eta gero, urte haietan sortu eta grabatu ez ziren abesti asko ez galtzeko.Horrela, grabaketa berri bati egin zioten, 2002. urtea zen. Grabaketaren ondoren beste gitarra-jotzaile bat taldean sartzea beharrezkoa ikusi zuten eta ZER taldeko gitarra-jotzailea, Iñaki, sartu zen, ENE BADA taldeko baxujolea zena. Ordutik, laukote moduan jarraitzen dugu taldean.

Bildumatxo honekin, Euskadi Gaztea-ko 12. Maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren eta honek Metak diskoetxearekin gure lehenengo KD-a grabatzeko ateak ireki zizkieten. Lehiaketa irabazteak oihartzun handia eduki zuen eta ordura arte gutxi baziren, ezagutzen zituztenak orduan gauzak asko aldatu ziren.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iokin (ahotsa eta gitarra)
  • Iñaki (gitarra)
  • Julen (baxua)
  • Ekain (bateria)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. «Atlantida» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. «Elkar Estudioa Sesioak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. «Ezpalak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  5. «Cabo Cañaveral» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.