Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
Jatorria
Egilea(k)Iban Zaldua
Argitaratze-data2018
IzenburuaSekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-9027-842-0
Orrialdeak218
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak Iban Zalduak 2018an argitaratu zuen ipuin bilduma da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iban Zaldua

32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak dira oro har, gai, estilo eta teknika ugari erabiltzen dituztenak. Espero gabeko bukaera bat agertzen da ipuin gehienetako azken orri edo paragrafoan. Egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak dira, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak... [1][2][3]

« Ororen gainetik, irudimena aurkituko du irakurleak orrien artean [..] Iruditzen zait primeran pasatu duela ipuin bakoitza idazten, mimo osoz egin duela, batzuetan xehetasun txikiena ere nola deskribatu duen ikusirik. Algara ere egingo zuen tarteka, ganberro-ganberro. Ipuinak ez daude elkarlotuta [..] baina hari jakin bati jarraitu ez arren, elementu bat dezente errepikatzen da ipuin ugaritan: heriotza. Ez, ordea, ohi bezala, tristezia eta etsipena dakartzan hori... baizik eta bestelakoa. Ondo pasatu, beraz, ipuin pilulatxo hauek irensten! »

—Usoa Alberdi Fernández[4] [5]


Zenbait atal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuko bigarren ipuina (Erdizka esnatzen hasi denean) berria egunkarian osorik atera zuten 2018an.[6]

Diskoetako soinuetatik abiatuta idatzita daude Garai batean, Bera ez dagoenean, Nostalgiak edota Egun gris batean ipuinak.[7]

ETAko kide bat eta super botereak uztartzen ditu Lekukotasuna ipuinak.[7]

Ihes egindakoak ipuina haurtzaroko oroitzapena dirudi auzokideen arteko harremana, etxeko animalien zaintza eta guraso eta seme alaben arteko transmisioaz aritzen denean. Beste ipuin batean ere (Jose Angel Garcíaren eta Maddi Arrietaren adierazpenak, edo hitz egiten hasteko ordua) guraso eta seme alaben arteko transmisioaz ari da baina prostituzioaren gaiaren inguruan.[7]

Bi ipuinetan (Dena eta Wikipedia eguneratzen) Wikipedia azaltzen da marko bezala. Wikipedian idazteak sor litzakeen ahalmen hilgarrien inguruan antolatzen dira ipuinak.

Kontrazalean azaltzen den 18 lerroko ipuintxoan ere agertzen da heriotz bat. Horretan ere... ez, ordea, ohi bezala, tristezia eta etsipena dakartzan hori... baizik eta irripartxoa sortarazten duen bukaera txinpartadun batekin, kontrazaleko ipuinari eta liburu osoari izenburua jartzen diona: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erostarbe Leunda, Gorka. (2018). «Iban Zalduak 'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' ipuin bilduma plazaratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. Bermeon euskaraz. (2019). Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak. .
  3. 111 akademia. (). «Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  4. Alberdi Fernandez, Usoa. (2018). kritiken hemeroteka » Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak. Armiarma (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. Alberdi Fernandez, Usoa. (2019). «Aizu!» www.aizu.eus (Aizu!) (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Zaldua, Iban. «Erdizka esnatzen hasi denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  7. a b c «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Iban Zaldua: "Esperantza bukatu denean, literatura distopikoa gailendu da"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]