Edukira joan

Iban Zaldua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iban Zaldua

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1966ko otsailaren 18a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, ipuingilea, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Mugimenduaerrealismo zikina
Genero artistikoasaiakera

Inguma: iban-zaldua-gonzalez Literaturaren Zubitegia: 163 Tabakalera: 51079

Iban Zaldua González (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 18a) idazlea da, ipuin arloan ezaguna. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du.

Euskal Herriko Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziaduna da, bai eta bertako Ekonomiaren Historiako irakasle ere, Letren Fakultatean.[1] Gaur egun Gasteizen bizi da.[2]

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iban Zalduak ipuina, eleberria eta kritika landu ditu, baina ezaguna da ipuin eta istorio laburren arloan.[3] Hainbat hedabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola La Galleta del Norte, Lata, Paréntesis, Berria, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak. Azken horretan, aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen.[3]

Zenbait sari jaso zituen 1980ko hamarkadan argitaratutako bere lehenbiziko lanengatik: Patios (1987), Gasteizko Hiria saria, eta Veinte cuentos cortitos (1989), IV. Gipuzkoa Aldundia saria, adibidez. Nabariena, hala ere, 1990eko hamarkadan etorri zen. Gerardo Markuletarekin Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) idatzi zuenetik, ipuingintza jorratu eta lan esanguratsu asko argitaratu ditu: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010).[3][4] Etorkizuna ipuin bildumari esker 2006ko Euskarazko Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen.[5]

Zalduaren eleberrigintza umoretsua da. Horren adierazle dira bere bi eleberriak, Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008).[3]

Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin.[3][2]

2012ko Euskadi Literatura Sarietan, berriz, Haur eta Gazte Literaturari zegokion garaikurra eskuratu zuen Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011) komikiari esker.[6] 2015eko urtarrilaren 6an, haren hiru ipuin sartu zituzten 'Best European Fiction 2015' antologian.[7]

Kritikari lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalduak literatur eta musika kritika ere lantzen ditu, Oharrak & Hondarrak bere blogean, eta halaber musika iruzkinak eginez Euskadi Irratiko Faktoria saioan, "Asteko soinu banda" atalean (2017tik): adibidez, euskal gatazkaren historia musikala iruzkindu izan du tarte horretan.[8] Zalduak esana da kritika ere badela "idazlearen zeregina, irakurlea den neurrian. Idazlea izatea kontu zirkunstantziala dela dio, naturalagoa dela irakurritakoaren gaineko iritzia ematea."[9]

Kritika saiakeraren alorrean, Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002) eta Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005) ditu argitaratuak.[3] Arlo horretan, Gaztelaniazko Saiakerako Euskadi Literatura Saria lortu zuen, Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012) lanarekin.[10]

Mari Jose Olaziregiren iritziz, Zaldua narrazio oso laburrei neurria ondo hartu dien idazlea da, istorio zorrotz, ironiko eta umoretsuak eraikitzen dituelako. Haren lanen beste ezaugarri nabaria egileak paradoxak eraikitzeko daukan joera da, baita errealitatea eta fikzioa nahasiz, hiper-errealitateak sortzeko abilezia ere.[3]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Informatikari Euskaldunen II. Bilkura (UEU, 1998)

Udako Euskal Unibertsitateko Historia Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez, saila eratu zenetik. Urte haietan, hiru liburu hauetan hartu zuen parte:[11]

UEUko Historiako sailburua izan zen eta, zenbait urtetan, Literaturako udako ikastaroen antolatzaile. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basearen arabera, haren ekarpena 70 baino gehiago dira.[11]

Iban Zaldua, Etorkizuna liburuaren eta izen bereko ipuinaren pasarte bat irakurtzen.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[14] Haren liburu aipagarrienak hauek dira:

Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen.

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kea ur gainean (2002, Elkar)
  • Ile luzeen kondaira (2003, Pamiela)
  • Azken garaipena (2011) Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiez osatutako komikia da. 2052. urtean kokatutako istorio horrek zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu. Harekin, egileek 2012ko euskarazko Haur eta Gazte Literara alorreko Euskadi saria jaso zuten, komiki bati eman zitzaion lehenengo aldia[21]. 2013an, OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu zuen: hor, Espainia osoko bederatzi lan aukeratzen dira, bi urtetik behin eta Azken garaipena zerrendako komiki bakarra izan zen[22].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zaldua González, Iban. Unibertsitateko Irakasle Lankidea, EHU, 2017-10-20
  2. 1 2 «ZALDUA, Iban. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (kontsulta data: 2020-05-07).
  3. 1 2 3 4 5 6 7 «Zaldua, Iban», Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2017-10-20
  4. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (kontsulta data: 2020-05-07).
  5. 1 2 «2006.urteko 'Euskadi' Literatura sariak - Cultura - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-05-07).
  6. 1 2 «Euskadi Literatura Sariak 2012 - Cultura - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-05-07).
  7. «Iban Zalduaren hiru ipuin sartu dituzte 'Best European Fiction 2015' antologian», Berria, 2015-01-07
  8. «‘Pakean utzi arte’-tik ‘ETA, deja alguna discoteca’-ra: euskal gatazkaren mikrohistoria musikalerako ahalegin raté-a (Euskadi Irratirako nire tartearen transkripzioa)» Oharrak & Hondarrak 2018-02-23 (kontsulta data: 2018-02-26).
  9. «IBAN ZALDUA» GAUR8 2016-11-24 (kontsulta data: 2018-02-26).
  10. 1 2 (Gaztelaniaz) «Premios Literarios Euskadi: Premiados» www.euskadi.eus 2019-06-24 (kontsulta data: 2020-05-07).
  11. 1 2 «Iban Zaldua Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2022-12-31).
  12. 1 2 Historia: zientzia ala literatura? : historiari buruzko gogoeta sorta. Udako Euskal Unibertsitatea D.L. 1995 ISBN 848696766X..
  13. 1 2 Militarismoa eta antimilitarismoa : iragana, oraina, erronkak. Udako Euskal Unibertsitatea 1997 ISBN 8486967813..
  14. kudeatzailea. Iban Zaldua Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (kontsulta data: 2018-01-06).
  15. Enlloc, mai (2015, Godall Edicions)
  16. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
  17. Iban, 1966-, Zaldua,. ([2002]). Obatatiko tranbia : zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1981-2001). Alberdania ISBN 8495589540..
  18. Gonzalez, Iban Zaldua. (1999). Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850). (kontsulta data: 2022-12-31).
  19. Iban, 1966-, Zaldua,. (2005). Animalia disekatuak : (libeloak, panfletoak eta beste zenbait taxidermia-lan). (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 8493406635..
  20. Iban ( 1966-), Zaldua,. (L.G. 2016). (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) : dekalogoak, manifestuak eta bestelako artefaktu apokaliptiko zein integratuak. Elkar ISBN 9788490276723.. (Ikus, gainera: Apokaliptikoak eta integratuak
  21. E-gorblog. "Azken garaipena" komikia, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria!. (kontsulta data: 2017-10-03).
  22. E-gorblog. Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat!. (kontsulta data: 2017-10-03).
  • Sampedro Alegria, Aiora: Iban Zaldua: Gauza eta beste. - Egan, 2017-1/2, 97-111.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]