Selçuk
Itxura
| Selçuk | |
|---|---|
| udalerria | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Turkiako probintzia | Izmir probintzia |
| Izen ofiziala | Selçuk |
| Posta kodea | 35920 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 37°56′49″N 27°22′25″E / 37.94699°N 27.37349°E |
![]() | |
| Azalera | 317 km² |
| Mugakideak | Menderes, Torbalı ilçesi, Tire, Kuşadası, Söke (en) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 36.360 (2018) 35.281 (2014) 37.386 (2020) 25.564 (2000) 34.587 (2012) |
| Dentsitatea | 115 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | TRT eta UTC+03:00 |
| Hiri senidetuak | Siegburg, Lienz, Dion, Fatima, Hennef (Sieg), Prizren, Erbaa eta Radoviš (en) |
| selcuk.bel.tr | |
Selçuk Selçuk barrutiko hirigunea da, Izmir probintzian, (Turkia). Egeoko Kosta eskualdean dago, Kusadasiren 18 kilometrotan, eta Efeso hiri historikoaren hiru kilometrotan. Horren guztiaren ondorioz oso gune turistikoa da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selçuk izena lurraldean XIII. mendean inguruan kokatu ziren seljutar turkiarrek jarri zioten. Lehendabizi Ayasuluk izan zen baina 1913an egungo izena jarri zioten.[1] Inguruan balio historiko handiko eraikinak eta tokiak bisita daiteke: Andre Mariaren etxea, Efesoko antzinako hiri greziarra, e.a.
Ondare historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selçuken bertan ere badira intereseko tokiak:[2]
- San Joan Apostoluaren basilika, V. mendeko eraikina. Esaten da basilika apostolua lurperatu zuten toki berean dagoela.
- Hiriko alde zaharra: erabateko giro turkiarra. Hirira joaten diren turista asko ez dira bertan gelditzen eta horri esker auzo horrek bere izaera gorde du.
- Isa Bey meskita, turkiarrek 1375an eraikia. Ayasoluk muinoan dagoen altxatuta eta oso panoramika politak ikus daitezke bertatik.
- Gaztelua.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990 = 19412 biztanle
- 1997 = 23063 biztanle
- 2000 = 25414 biztanle
- 2007 = 27284 biztanle
- 2009 = 28086 biztanle
Aireportua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Efesoko aireportua hiritik hiru kilometrotara dago.
Gameluen borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguan egiten da Efesotik gertu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Joan kalea.
-
Meskita txiki bat.
-
Gotorlekua.
-
San Joan basilikaren erorkinak.
-
Isa Bey meskitaren bainuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
