Díon

Koordenatuak: 40°10′34″N 22°29′31″E / 40.1761°N 22.4919°E / 40.1761; 22.4919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Díon
Δίον
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace
Eskualdea Erdialdeko Mazedonia
Unitate periferikoaPieria (unitate erregionala)
UdalerriaDion-Olinpos
Izen ofizialaΔίον
Jatorrizko izenaΔίον
Posta kodea601 00
Geografia
Koordenatuak40°10′34″N 22°29′31″E / 40.1761°N 22.4919°E / 40.1761; 22.4919
Map
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria1.130 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia23510
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakSelçuk

Díon edo Dio (antzinako grezieraz, Δῖον) [1] antzinako greziar hiri bat zen Pierian. Gune politiko eta kultural garrantzitsua izan zen Greziako garai klasikotik erromatarreraino (K. a. VI. mendetik. - IV. mendera).

Olinpo mendiaren magalean kokatuta, antzinako gune politiko, kultural eta erlijoso garrantzitsua izan zen Antzinako Mazedonian, garai klasikotik (K.a VI. mendetik) erromatarren garai arte (IV. mendea). Herri modernoari Malatria deitu zitzaion 1961. urte arte; orduan ofizialki, Díon izena jarri zioten. [2] Hiri hau uneko Pieria unitate erregionalean kokatuta dago, Erdialdeko Mazedonian, Katerni hiritik 15 km-ra hego-mendebaldean; 85,9 km iparraldera du Tesalonika eta 65 km hegoaldera Larisa. Atenastik 425 km iparraldera dago kokatuta.

Antzinako Díon hiria zena gaur egun lehen mailako aztarnategi arkeologikoa da, eta herri garaikide berean daude Díongo Arkeologia Parkea eta Díongo Arkeologia Museoa.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko urrian Díon udalerria eratu zen. Agios Spyridonas, Díon, Karitsa, Kondariótissa, Nea Efesos eta Vrontoú udalerriak barne hartzen zituen. Administrazio zentroa Kondariótisa herrian zegoen. Ondoren, 2011ko tokiko gobernuen erreformarekin, Díon Ekialdeko Olinpo eta Litójororekin bat egin zuen Díon-Olimpo udalerri berria sortzeko. Díon udal unitateetako bat bihurtu zen, eta aurreko udal unitateak tokiko komunitate bihurtu ziren. [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Díon hiria lehen aldiz iturri historikoetan Tuzididesek aipatu zuen. Peloponesoko Gerraren historialari honek zioen Espartako Brasidas generalak Tesalia eta Mazedoniaren arteko muga zeharkatzean lehenengo hiria Dion zela orduan, K.a. 424 urteko espedizioan, Traziako Atenasko kolonietara Perdikas II.a Mazedoniar erregearen aliatuaren erreinua zeharkatu zuenean.[4]

Hiriak bere izena zor dio santutegi garrantzitsu baten hurbiltasunari: Zeusena. Greziar mitologian Hesiodok zabaldutako tradizioan, ''Emakume katalogoan'', Tea, Deukalionen alabak bi seme izan zituen Zeus-ekin, Magnes eta Mazedon (mazedoniarren eponimo edo izen-emailea), Olinpo mendiaren magalean Pierian bizi ziren.[5] Diodoro Sikuloren arabera, Arkelao I.a erregeak, K.a. V. mendearen amaieran aitortu zion Díon eta bere santutegiari gero izango zuen garrantzia Mazedoniako Erresumarentzat. Horren adierazle, sortu zuen Zeusen eta Musen omenez lehiaketa dramatikoak eta atletikoak barne hartzen zituen bederatzi eguneko jaialdiak. [6]

Alexandro Handiak bere armadak bildu zituen Díonen, eta han sakrifizioak egin zituen, mendebaldeko konkista gerrak hasi aurretik. [6] Granikoko guduaren ostean, Alexandrok Lisipo eskultoreari enkargatu zion guduan hildako 25 hetairoien brontzezko eskultura-talde bat egitea. Eskultura talde hau Díon hirian kokatua egon zen,[7] baina zenbait mende geroago Erromara eraman zuen Quintus Cecilio Metellus Macedonicok.[8]

169an K.a.tik., Quinto Marcio Filipo kontsul erromatarra Mazedoniara heldu zen Pertseo Mazedoniakoaren indarren aurka borrokatzeko. Azken hau Díon ondoan zegoen bere indar gehienekin; erromatarrak uxatzeko gai izango ziren beharbada, baina aurrera egin ahala izuak hartu eta Díondik erretiratu ziren hirian zeuden urrezko estatua guztiak hartu ondoren, etsaiek harrapa ez zezaten. Quinto Marcio Filipok bere kanpamendua Díonen ezarri zuen, garai hartan ez zen handia baina ondo hornituta zegoen eraikin publikoz, estatua ugariz eta ondo gotortuta zegoen.[9]

Estrabonek Olinpo mendiaren magalean kokatu zuen Dion eta bere inguruan Pimplea herria zegoela adierazi zuen, non Orfeo mitikoa lotura zuen.[10]

Ostrogodoek Tesalonika setiatu zuten K.o. 254 eta 257 urteetan, horrek eragin zuen Dionen erorketa. Hirugarren mendean lurrikara eta uholde ugari izan ziren; horrela, hiriaren garrantzia pixkanaka gutxituz joan zen.

IV. mendean kristau basilika bat eraiki zen jauregi zaharraren aztarnetan, hiriaren erdialdean.

Erromatarren garaian, kolonia bihurtu zen. Denborarekin, III.n mendean, txanponak jaulki ziren enperadorearen irudiarekin, ondoko leloa zutela: COLONIA IVLIA DIENSIS.

Indusketa arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Díongo aztarnategi arkeologikoa William Martin Leake ingeles bidaiari ospetsuak identifikatu zuen lehen aldiz 1806ko abenduaren 21ean, aldamenean zegoen Malatria hiri berriaren hondakinen artean. Bere aurkikuntza 1835ean argitaratu zuen Ipar Greziako Bidaiak liburuaren hirugarren liburukian. Léon Heuzeyk aztarnategia bisitatu zuen 1855ean Mission archeologique de Macédoine lana egin zuen garaian, eta gero 1861ean. G. Oikonomos epigrafistak lehen inskripzio sorta bat argitaratu zuen. Halere, 1928 urte arte ez zen hasi ikerketa arkeologiko sistematikoa. Izan ere, G. Sotiriadisek zundaketa batzuk egin zituen 1931 urte arte; horien ondorioz, K.a. IV. mendeko mazedoniar hilobi bat aurkitu zuen, baita basilika paleokristau bat ere. 1960ko hamarkada arte ez zitzaien indusketei berrekin, oraingo honetan G. Bakalakisen zuzendaritzapean, antzokiaren eta horren inguruaren eremuan. 1973az geroztik, Tesalonikako Aristoteles Unibertsitateko D. Pandermalis irakasleak indusketa arkeologikoak zuzendu ditu.

Zeusi eskainitako tenplu bat zegoen, baita Demeter eta Isis gurtzeko hainbat tenplu ere.

2006an Heraren estatua bat aurkitu zuten hiriko harresien barruan. Bi mila urteko eskultura helenistikoa hau Díongo lehen kristauek hiriaren harresiaren betegarri gisa erabili zuten.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 0Diccionario griego-español: voz Δῖον
  2. 0(Ingelesez)Toki izenen aldaketak Grezian
  3. Calícrates planaren testu osoa. .
  4. Tuzídides IV,74.
  5. Hesíodo, Emakume katalogoa, 7 pasartea.
  6. a b Diodoro Sículo XVII,16.
  7. Arriano, Anábasis de Alejandro Magno I,16.
  8. Veleyo Patérculo I,11.
  9. Tito Livio XLIV,6-7.
  10. Estrabón VII, 17 eta 18 pasarteak; Pausanias IX,30,7-8.
  11. (Ingelesez)Kantouris, Costas. Greek archaeologists find Hera statue. Associated Press,2007ko martxoak 1

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • F. Papazoglou, Les villes de Macédoine romaine, Supplement 18 del BCH, Paris, 1988
  • D. Pandermalis, Dion, the archaeological site and the museum, Atenas, 1997
  • Démétrios Pandermalis, Dion, la découverte, Athènes 1999, (grezieraz)
  • Démétrios Pandermalis, Dion, de la cité sacrée à la colonie romaine, non argitaratua: Les Dossiers d'archéologie, 347. zk., 2011ko iraila-urria, orr. 50-55.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]