Senioritis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Senioritis lagunarteko erregistroko nazioarteko hitza da (Senior + -itis; Senior = zaharra, heldua + -gaixotasunak izendatzeko erabiltzen den -itis atzizkia). Nolabaiteko gaitz edo 'gaixotasun' hau bigarren hezkuntzako, unibertsitateko eta gradu ondoko ikasketak amaitzetik hurbil dauden hainbat ikaslek sufritzen omen dute. Zenbait ikaslek ikasketetarako motibazioa galtzen dute azken txanpan, edo, oro har, ikasturtearen amaiera aldera. Kontu hori nabariagoa da maila aurreratuko ikasleengan gertatzen denean. Senioritis ez da profesionalki onartutako gaixotasun edo nahasdura, lagunarteko termino bat baizik (Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan), senior hitza ohikoa da mundu akademikoan eta -itis atzizkia ohikoa da medikuntzan hantura patologikoa adierazteko. Nazioartean hedatua dago -itis atzizkia, lagunarteko erregistroan, gaixotasun orokor bati, agian asmatutako bati, erreferentzia egiteko.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu larria batzetan, ikasleek beren kalifikazioak nabarmen murrizten baitituzte, edo azken txanpan huts egiten badute, unibertsitateek bertan behera utz ditzakete agirien esleitzeak edo onarpen-eskaintzak.[1] Hala ere, ikastetxe gehienek oso gutxitan deuseztatzen dute, eta eliteko eskolek ere oso ikasle gutxi botatzen dituzte atzera.[2]

Proposatutako irtenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Coleman, Gazte Paneleko idazle eta presidenteak, bigarren hezkuntzako ikasketa-planean aldaketak egiteko eskatu zuen senioritis arazoari aurre egiteko. Kezka horien ondorioz, Goi Mailako Seihilekoa ezarri zen herrialde osoko bigarren hezkuntzako eskola askotan, eta horrek aukera eman zien ikasketak amaitzetik gertu zeuden ikasleei eskolatik kanpo denbora pasatzeko edo beren interes espezifikoetan mintegietara joateko.[3]

Unibertsitateko Batzordeak, Gazteriaren Lidergoko Kontseilu Nazionalak-eta gazteei zerbitzua ematen dieten beste erakunde batzuek iradokitzen dute eskolek modu askotan lagun diezaieketela gazteei goi-mailako azken urtea edo edozein ikasturteko azken txanpa ahalik eta gehien aprobetxatzen, graduazioa ziurtatu ondoren erraz egiteko tentazioari men egin beharrean. Gazteei aukera ematea beren lan akademikoa esanguratsuagoa izan dadin, ikaskuntza-zerbitzuaren bidez edo esperientzia-hezkuntzako beste modu batzuen bidez, ikasleen asmo akademikoak areagotu egin ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Schevitz, Tanya. (October 10, 2006). «Colleges crack down on taking freshmen with 'senioritis'» The San Francisco Chronicle.
  2. Mathews, Jay. (February 4, 2008). «In Praise of Senioritis» The Washington Post.
  3. Marks, Julia. (12 April 2020). «Head-To-Head: Should We Implement Senior Month?» The Parker Weekly.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]