Edukira joan

Senpereko gaztelua

Koordenatuak: 43°21′12″N 1°32′55″W / 43.353394°N 1.548707°W / 43.353394; -1.548707
Wikipedia, Entziklopedia askea
Senpereko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaSenpere
Koordenatuak43°21′12″N 1°32′55″W / 43.353394°N 1.548707°W / 43.353394; -1.548707
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00084514

Senpereko gaztelua Lapurdiko Senpere herrian kokatua dagoen XII. mendeko gaztelua da[1].

Senpereko gazteluaren hondakinak

1249. urteko dokumentuetan aipatzen da lehenegoz gaztelua eta VII. menderarte izan zen leinu etxea. 1441 edo 1442an Ogerot gazteluaren jabe izendatua, Ingalaterra eta Frantziaren arteko gudan ingelesen alde egin zuen. Frantzesek Lapurdi hartu zutenean 1450.ean Senpereko herria eta gaztelua erre zituzten. XVI. mendean gazteluan berrikuntza lan garrantzitsuak egin zituzten bizitzarako erosoagoa eginez, aldaketa sakonak gauzatuz.

XVII. mendean orduko gazteluko jaunak Pierre de Lancreri eskeini zion gaztelua. Sorginkeriarekin amaitzeko Bordeleko legebiltzarrak bidalia, Pierrek gaztelua erabili zuen ustez sorginak zirenak, haurrak eta apaizak barne, torturatu, epaitu eta exekutatzeko. 600 gizaseme hil zituen lau hilabetetan sutan errez edo gaztelutik behera botaz. Ondorioz, Sorginaren dorrea izenez ere ezagutzen da eta hainbat kondaira sortu ziren honen inguruan.

1793an frantziar gudalostearen kuartel bilakatua espainiarrak Lapurdin sartzean berriz ere errea izan zen. Gazteluaren hondamendiak etengabe jarraitu zuen, gaur egun guztiz hondatua dagoelarik.

1952. urtean Monumentu historiko izendatu zen[2].

Senpereko jaun-andereak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpereko jaun-andereei buruzko berriak badira 1007. urtetik hasita. XIV. mendearen bukaeran, Pedro Lopez Amezketa jaunaren alabarekin ez kondu zen. Ezteiak iraun bitartean, Ezpeleta jaunak Amezketa desafiatu zuen. Dueluan, Ezpeleta hil zen. Joanek, Amezketaren semeak, Henrike V.a Ingalaterrako erregearentzat lan egin zuen, eta erregeak hamar brazako dorrea eraikitzen utzi zion, Lapurdin onartu ohi zena baino altuagoa. Ingalaterrako erregeak Lapurdiko bailea bere sasiko semea zen Ogeroten esku utzi zuen. 1449. urtean, Ehun Urteetako Gerrak iraun bitartean, gaztelua erre egin zuten, eta geroago berreraiki. 1516. urtean, izandako alaba bakarra Joan Chiconekin ezkondu zen; Chicon Arbonako baroia zen, eta Frantzisko I.aren 200 zaldunetako bat. Pavian parte hartu zuen Karlos V.aren preso zegoen Frantzisko I.aren trukean; hori zela eta, gazteluan Turenne bizi izan zen.[3]

Oinplano angeluzuzena du eta gaur egun 17 metroko altuera duen dorre zatia geratzen da. Hormarik zabalenak Iparralde eta Hegoaldekoak dira, harlanduz eta kareharriz eginak. Bi sarrera ditu eta barrualdea hutsik dago.

Gezilehioak eta beste batzuk dotoreago ere baditu, garai desberdinetakoak. Historian zehar jasan dituen sute eta berreraiketak medio, ez dago jakiterik zein garaikoak diren ezta jatorriz zein itxura zuen ere[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskadi.eus Senpere
  2. a b Hiru Senpereko gaztelua
  3. Open Data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]